Alex Aranburuk lidergoari eutsi dio Belgikako Itzulian
Olav Kooijek Begijnendijk-Betekom eta Aarschot garaitu ditu lasterketaren laugarren etapan.
Alex Aranburu txirrindulari gipuzkoarrak lidergoari eutsi dio Belgikako Itzuliaren sailkapen orokorrean. Olav Kooijek Begijnendijk-Betekom eta Aarschot garaitu ditu lasterketaren laugarren etapan.
Etapa oso parekatua izan da, iritsierako argazkia beharrezkoa izan da garailea zehazteko. Txirrindulari herbeheretarrak lortu du etapako garaipena 4:07:48ko denborarekin, honez gain 44,407 kilometro orduko bataz besteko abiadura izan du.
Sailkapen orokorrean Alex Aranburuk, Durbuyen irabazlea izan zena, maillot horia mantentzen du, hau lasterketaren bostgarren eta azkenengo etapan defendatuko du. Azkeneko etapa hori Gingelom eta Hoeliaart artean lehiatuko da, eta 183,5 kilometroko ibilbidea izango du.