2026ko Frantziako Tourraren 10. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Aurillac-Le Lioran (166,6 km)
Zazpi mendate puntuagarriko jardunaldi menditsua da, oso gogorra eta hankak hausteko modukoa.
Irudia: EITB.
Frantziako Tourraren 113. edizioko hamargarren etapa Aurillac eta Le Lioran artean jokatuko da. Zazpi mendate puntuagarriko jardunaldi menditsua da, oso gogorra eta txirrindularien zangoak hausteko modukoa. Etapak 166,6 kilometroko ibilbidea du. Aurillacen hasiko da, 13:10ean, eta Le Lioranen amaituko da, 17:12 aldera.
Aurillacetik igaroko da lasterketa hamargarrenez, sei helmuga ere hartu dituen herria. Azkenekoa oroitzapen oso onekoa da oraindik Luis Leon Sanchezentzat, bertan irabazi baitzuen Tourreko bere lehen etapa, 2008an. Tourraren azken bisita 2024an izan zen, Biniam Girmayrentzat zorionekoa izan zen irteera batekin, handik gutxira Villeneuve-sur-Lot-en gailendu baitzen.
Bestalde, Le Lioranek Tourra hartuko duen laugarren aldia izango da. Plomb du Cantalen oinetan eraikitako eski estazioa 1975eko Tourraren etaparik luzeenaren helmuga izan zen. Orduan Michel Pollentierrek irabazi zuen 260 kilometroko etapa. 2016an, Greg Van Avermaet izan zen Le Lioranen maillot horia jantzi zuena. 2024an, Jonas Vingegaardek itxaropena eman zien bere jarraitzaile guztiei, Tadej Pogacarrekin lehen aldiz esprintean atzean utzi ondoren.
Lehen 50 kilometro gorabeheratsuen ondoren, tropela berotzeko edo eguneko ihesaldia osatzeko balioko dutenak, lehen mendate puntuagarria Cote de Pailherols izango da, hirugarren mailakoa (3 km % 7,2ra), 68. kilometroan; ondoren, Col de la Griffoul, bigarren mailakoa (5,9 km % 6,7ra), 97. kilometroan; haren atzetik, Col de Prat de Bouc, hirugarren mailakoa (% 3,1etik % 6,5era), txirrindulariek gainditu beharko dutena, 103. kilometroan; ondoren, Cote de Murat, hirugarren mailakoa (% 5,2 km % 5,3ra); jarraian, Puy Mary Pas de Peyrol, lehen mailakoa (7,8 km % 6ra), 135. kilometroan; jarraian, behera egin eta lehen mailako Col de Pertus igo beharko dute (4,4 km %8,5era), 152 kilometroan; eta amaitzeko Col de Font de Cere, hirugarren mailako (3,1 km %5,8ra) 163. Kilometroan.
Hori guztia nahikoa ez balitz, Le Lioranen ere errepidea maldan gora izango du tropelak.
Fitxa teknikoa
Etapa: 10. etapa (uztailak 14, asteartea)
Ibilbidea: Aurillac – Le Lioran
Distantzia: 166,6 km
Hasiera-ordua: 13:25
Amaiera-ordua: 17:12 (43 km/h) | 17:24 (41 km/h) | 17:36 (39 km/h)
Mendiko saria: Côte de Pailherols (3. maila), 68. kilometroan; Col de la Griffoul (2. maila), 97,3. kilometroan; Col de Prat de Bouc (3. maila), 103,8. kilometroan; Côte de Murat (3. maila), 118,8. kilometroan; Puy Mary – Pas de Peyrol (1. Maila); Col de Pertus (1. Maila), 152,1. kilometroan; Col de Font de Cère (3. Maila), 163,9. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.