Saskibaloia
2025/10/16 - 13:05
Baskoniak Paris Basketball taldearen etxean galdu du, 105-87, eta garaipenik gabe jarraitzen du Euroligan
Frantziako taldea neurketa osoan zehar ibili zen aurretik markagailuan, baina euskal taldeak azken laurdenean ere izan zen irabazteko lehian. Trent Forrest lesionatu egin zen, eta bigarren zatian ezin izan zuen jokatu, eta Markus Howardek ere izan zituen arazo fisikoak.
2025/10/15 - 22:55
Lointek Gernikak azken hatsean galdu du NKA Pécsen aurka (62-60)
Azken segundoan egindako saskiratzeak zapuztu du euskal taldearen garaipena, Hungarian, emozioz beteriko amaiera batean.
2025/10/15 - 00:49
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Peristeriren aurka FIBA Europe Cup txapelketan (81-84)
Bilboko taldeak galdu egin du Miribillan, Peristeriren aurkako abantaila handia izan duen arren. Peristerik bere momentua aprobetxatu du norgehiagokaren azken txanpan.
2025/10/13 - 19:57
Endesa Ligako 2. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
2025-2026 Endesa Ligak atzean utzi du jada 1. jardunaldia. Bideo honetan bildu ditugu jardunaldiko hamar jokaldi onenak.
2025/10/13 - 17:08
Bilbao Basketek FIBA Europa Kopari ekingo dio, berriz txapeldun izateko asmoz
Surne Bilbao Basketek asteartean abiatuko du FIBA Europa Kopako ibibidea, Greziako Peristeriren aurkako partidarekin. Berriz ekarri nahi dute etxera garaikurra. Jaume Ponsarnau entrenatzailearekin hitz egin dugu.
2025/10/13 - 11:05
Trent Forrest Baskoniako jokalaria, Endesa Ligako 2. jardunaldiko onena
Horrez gain, jaurtiketa libreen marka hautsi du ACB ligan, hutsik egin gabe, Real Madrilen aurka saskiratutako 19 jaurtiketei esker.
2025/10/13 - 00:03
Baskoniak handikiro irauli du Real Madrilen kontrako norgehiagoka (105-100)
Partida kaskar hasi arren (18-34), Gasteizko taldea aldea murrizten joan da pixkanaka, eta gainerako hiru laurdenetan nagusitu da. Hortaz, Endesa Ligako bigarren jardunaldian garaipena lortu du.
2025/10/12 - 23:27
Bilbao Basketek denboraldiko lehen garaipena lortu du Burgosen aurka (95-85)
Bigarren laurden bikaina eginda,27-10eko partzialarekin, Bilbao Basketek garaipena bideratu du Endesa Ligako bigarren jardunaldian.
2025/10/12 - 16:01
Kutxabank Araskik mendean hartu du Lointek Gernika denboraldiko lehen euskal derbian (58-55)
Partida oso parekatuan, Made Urietaren taldeak 58-55 garaitu du Lointek Gernika Bizkaia Mendizorrotzako kiroldegian jokatu den bigarren jardunaldiko euskal derbian.
2025/10/10 - 01:06
Baskoniak azken segundoan galdu du Panathinaikosen aurka, Gasteizen (84-86)
Paolo Galbiatiren gizonek eskura izan dute luzapena, partidako azken minutuetan markagailua bikain irauli eta gero, baina, azken jokaldian, Kendrick Nunnek eman dio garaipena Greziako taldeari.
2025/10/09 - 00:32
Lointek Gernikak nagusitasunez hasi du Eurokopa Uniao Sportivaren aurka (82-61)
Bizkaiko taldeak sekulako debuta sinatu du Malosten, eta hasieratik amaierara arte menderatu du Portugaleko taldea.
2025/10/08 - 10:57
Lointek Gernikak Portugaleko Uniao Sportivaren aurrean ekingo dio Eurokopari
Malosten jokatuko duten norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB4n.
2025/10/07 - 16:30
Pozik bizi dituzte Lointek Gernikako jokalariek Eurokopako multzoen fasea hasi aurreko orduak
Asteazken honetan, Uniao Sportivaren bisita hartuko dute Lointek Gernikako jokalariek, Malosten, Eurokopako multzoen fasean. Pozik eta gogotsu daude, Ane Olaeta jokalariak azaldu duenez.
2025/10/06 - 18:01
Endesa Ligako 1. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
2025-2026 Endesa Ligak atzean utzi du jada 1. jardunaldia. Bideo honetan bildu ditugu jardunaldiko hamar jokaldi onenak. Baskoniako Hamidou Diallok egin du ikusgarriena.
2025/10/05 - 22:53
Baskoniak Zaragozaren aurka galdu du Ligako lehen partida (107-88)
Baskoniak 107-88 galdu du Zaragozaren aurka jokatu duen Endesa Ligako lehen jardunaldian. Ondo hasi du partida Gasteizko taldeak, baina bigarren laurden txarrak partidaren gidoia aurreratu du.
2025/10/05 - 11:38
IDK Euskotren, Lointek Gernika eta Kutxabank Araskik garaipen banarekin hasi dute denboraldia
IDK Euskotrenek Spar Gran Canaria gainditu du (60-56), eta Lointek Gernikak Estudiantes (89-88). Arabako taldeak, berriz, garaipen historikoa lortu du Salamancako Perfumerias Avenida taldearen aurka (57-56).
2025/10/05 - 00:26
Bilbao Basketek Unicajaren aurka galduta hasi du Liga (86-68)
Surne Bilbao Basketek 86-68ko emaitzarekin galdu du Unicajaren etxean Endesa Ligako 1. jardunaldian.
2025/10/04 - 00:32
Baskoniak huts egin du ASVELen aurka ere (102-95)
Euskal taldeak laurden eta erdi iraun du Euroligako bigarren jardunaldian norabidea galdu aurretik.
2025/10/02 - 13:50
Ponsarnau, Unicajaren kontrako partidaz: ''Sendo egon behar dugu, eta gure momentuen zain egon''
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak asteburuan Unicajaren aurka jokatuko duten neurketa aztertu du gaur prentsaurrean. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/10/01 - 22:51
Martin Krampelj: ''Oso talde ona daukagula uste dut, talde bat baino gehiago ezustean harrapatuko ditugu''
Surne Bilbao Basketek Martin Krampelj jokalari esloveniarra aurkeztu du. 30 urteko jokalariak ACB Liga ezagutzen du, eta Eurobasketen ere jokatu du Esloveniarekin.