Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako finalerdietara gerturatzeko balio dion garaipena lortu du Turkian
Jaume Ponsarnauren taldeak zortzi puntuko aldea lortu du Petkimspor taldearen aurka, final-laurdenetako joaneko partidan.
Melwin Pantzar Aliaga Petkimspor taldearen aurkako partidan. Irudia: @bilbaobasket
Surne Bilbao Basketek aurrerapausoa eman du FIBA Europa Kopako finalerdietarako bidean, final-laurdenetako joaneko partidan Aliaga Petkimspori 69-77 irabazita. Bilboko taldeak, egungo txapeldunak, hurrengo astean Miribillan defendatu beharko duen zortzi puntuko errenta lortu du.
Talde bizkaitarrak 0-10eko partzialarekin hasi du norgehiagoka eta ezustean harrapatu du talde turkiarra. Darrun Hilliardek eta Adam Smithek gidatu dute bisitarien erasoa eta beltzezko gizonek hamaika puntuko abantaila lortu dute (19-30) bigarren laurdenaren hasieran. Hala ere, atsedenaldiaren aurreko azken minutuetan, Petkimsporrek erreakzionatu eta 12-0eko partzialarekin irauli du markagailua. Tomasz Petraseken hiruko batek gelditu du hori eta partida berdinduta iritsi da atsedenaldira (35-35).
Atsedenaldiaren ostean, Turkiako taldeak defentsako intentsitatea handitu eta aurretik jarri da hirugarren laurdenaren erdian (48-40). Une horretan Hlinason agertu da uztai azpian, baita Petrasek eta Hilliardek Bilbao Basketi eusteko egindako jaurtiketak ere. Beltzezkoek partidaren kontrola berreskuratu eta abantailarekin sartu dira azken zatira.
Azken laurdenean, Hilliarden bi hirukoak erabakigarriak izan dira markagailua sendotzeko eta garaipena ziurtatzeko. Emaitza horrekin, Ponsarnauren taldeak bideratuta utzi du kanporaketa Miribillako itzulerako partidaren aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.
Surne Bilbaok Dan Duščak joko-antolatzaile esloveniarra fitxatu du
Surne Bilbaok Adam Somogyi fitxatu du
Nazioarteko hungariarrak 2028ra arte sinatu du talde bilbotarrarekin, Txapeldunen Ligan partidako asistentzia gehien egin dituen joku-antolatzailea izanda.
Melwin Pantzarrek Bilbao Basketi agur esan dio: “Zorionekoa ni, klub honetan egoteagatik”
Melwin Pantzar Bilbao Basketeko jokalariak agur esan dio klubari, beltzezko gizonekin hiru denboraldi eman ostean.
Surne Bilbao eta Valentzia Basketen arteko play-offetako final-laurdenetako bigarren partidaren laburpena (71-88)
Valentziako taldeak etxetik kanpo ere garaitu du Bilboko taldea, eta 2-0eko emaitzarekin kanporatu du Surne Bilbao.
Valentzia Basketek ez dio aukerarik eman Surne Bilbaori (71-88)
Bilboko taldea play-offetatik kanpo geratu da bi partida galdu eta gero, gaur askoz hobeto jokatu duen Valentziako taldearen aurka.
Valentzia vs Surne Bilbao final laurdenetako play-offeko lehen partidaren laburpena (83-80)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Valentzia Basketen aurka jokatu duen Endesa Ligako final-laurdenetako lehen partida. Talde taronjak kontra zuen 13 puntuko aldea irauli egin du, hiru minutu eskasean. Hala eta guztiz ere, beltzezko gizonek partida bikaina egin dute.
Neurketak ihes egin dio Surne Bilbaori eta Valentzia Basketek poltsikoratu du play-offetako lehen partida
Bilbotarrek gertu izan dute garaipena Valentzian, baina etxekoak suspertu eta markagailua irauli dute azken minutuetan.
Jaume Ponsarnau: “Klubak aurrerapausoak eman ditu denboraldi honetan”
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offak jokatuko ditu, Teneriferen aurka garaipena lortu eta fase erregularrean zazpigarren postua ziurtatu ostean. Jaume Ponsarnau beltzezko gizonen entrenatzailea pozik agertu da taldea play-offetara sailkatu delako.