Lesioz jositako Baskoniak Euroligan daukan bolada txarra haustea bilatuko du Olympiakosen aurka
Baskoniarrek Euroligako azken sei partidak galdu dituzte, eta kontinenteko kantxa zailenetako bat bisitatuko dute. Greziako taldeak bi partida galdu ditu etxean, Panathinaikos eta Valentzia Basketen aurkakoak.
Evan Fournier (Olympiakos) eta Tim Luwawu-Cabarrot (Baskonia); Argazkia: Europa Press
Lesioz betetako Baskoniak Euroligan darabilen bolada txarra haustea bilatuko du Olympiakosen aurka, ostegunean, 20:15etatik aurrera.Baskoniarrek Euroligako azken sei partidak galdu dituzte, eta kontinenteko kantxa zailenetako bat bisitatuko dute. Greaziako taldeak bi neurketa galdu ditu etxean, Panathinaikos eta Valentzia Basketen aurkakoak.
Kosner Baskoniaren erizaindegira joan berri da Markus Howard, eta duen giharretako arazoak pistatik kanpo edukiko du bi edo hiru astez. Rodion Kurucs, Tadas Sedekerskis, Khalifa Diop eta Jese Edwardek ere ezingo dute osteguneko norgehiagoka jokatu; Jese Edwardsen kasuan, epe kontu batengati ezin duelako izenik eman txapelketan.
Tim Luwawu-Cabarrot Baskoniarekin joango da Greziara, baina ez da jakina Olympiakosen aurkako neurketan jokatzeko moduan izango den ala ez, jokalari frantziarrak azkeneko bi partidak galdu ditu, eta Paolo Galbiatik azkeneko ordura arte ez du jakingo jokalaria prest egonen den.
Bere aldetik, Georgios Bartzokasen taldeak ez ditu Keenan Evens eta Moustapha Fall erabilgarri izanen. Hala ere, sailkapenaren bigarren postuan daude, eta motibaturik ailegatuko dira neurketara, izan ere, Euroligako liderra den Fenerbahce garaitu zuten; partida horretan Evan Fournien izan zen jokalari onena.
Kosner Baskoniak defentsan hobetu beharko du, garaipena lortu nahi baldin badu; izan ere, Euroligan puntu gehien jasotzen dituen taldea izaten jarraitzen du, eta txapelketan saskiratze gehien egiten duen bigarren taldearen aurka jokatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)