Kosner Baskonia berandu esnatu da Sarajevon Dubairi egindako bisitan (100-94)
Galbiatiren taldeak zazpigarren porrota jaso du Europako txapelketan, jokalari gutxirekin iritsi baita neurketara, nahiz eta azken lau minutuetan 20 puntuko desabantaila iraultzetik gertu egon den.
Sarajevon (Bosnia-Herzegovina) jokatutako norgehiagokaren une bat. Irudia: Baskonia
Kosner Baskoniak porrota jaso du Dubai Basketball taldearen aurka, nahiz eta azken lau minutuetan 20 puntuko desabantaila iraultzetik gertu egon den, baina ezin izan du ezustean harrapatu talde dubaitarra, Sarajevoko (Bosnia Herzegovina) bere etxe berrian 100-94 garaipenarekin estreinatu dena. AEBek eta Israelek Iranen aurka egindako erasoen ondorioz Ekialde Hurbilean piztu den gerraren ondorioz deserrian jokatu behar du Dubaik.
Arabiarrek bosgarren garaipena jarraian lortu dute Euroligan; arabarrek, aldiz, zazpigarren porrota jaso dute Europako txapelketan, jokalari gutxirekin iritsi baitira neurketara. Tim Luwawu-Cabarrot azken orduko baja izan da.
Dwyane Bacon eta Dzanan Musa izan dira etxekoen onenak, eta Mamadi Diakitek bere lekua aurkitu du Baskonian, 27 puntu eta 12 erreboterekin.
Dubai Basketballen alde hasi da lehia, 15-4, eta talde arabiarra oso bertikala izan da uztaipean, bai defentsan bai erasoan indar gutxiago azaldu duen Baskoniaren aurka, non saskiratze erritmoari eusteko jaurtiketa eroso batzuk huts egin dituen uztai azpian. Baskoniaren hiru hirukok aldeak murriztu dituzte.
Dwayne Baconek Dubai gidatu du, eta markagailuan 40-27koa jarri dute arabiarrek.
Aldea handituz joan da minutuek aurrera egin ahala, baina Baskonia bizirik heldu da bigarren zatira, Markquis Nowellen hiruko bati esker, taldeak aldageletara 59-45koarekin bidali baititu.
Atsedenaldiak mesede egin dio Baskoniari, hobeto sartu baita hirugarren laurdenean, eta aldea hamar puntu baino gutxiagora jaitsi ahal izan du defentsa serioagoari esker.
Baskoniarren asmoak erabat zapuztu ditu Baconen talentuak. Gainera, Galbiati baliabideak galtzen joan da bidean, Trent Forrest bezala, epaileekin tirabirak izan baititu azken laurdenera iritsi aurretik, 83-67.
Dubaitarrek minutu bakar batean 0-10eko partziala jaso dute. Horri esker, amaierara arte aukerak izan ditu Baskoniak.
Zure interesekoa izan daiteke
Galbiati eta Sedekerskis, hunkituta Gasteizen txupinazoa bota aurretik
Felix Fernandez Kosner Baskoniako kirol zuzendaria, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekersis kapitaina eta Myriam Pereda klubeko zaleen ordezkaria izan dira Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Baskoniak Chris Duarte saskiratzailea sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Talde gasteiztarrak ere agur esan dio ostiral honetan Tim Luwawu-Cabarroti, eta horrek esan nahi du ez duela tanteo eskubidea baliatuko, jokalariak Real Madrilekin akordioa lortu ostean.
Kosner Baskoniak iragarri du Rafa Villarrek ez duela taldean jarraituko
Eskoltak denboraldi bat eman du euskal klubean. 2028ra arteko kontratua zuen, baina ez du jarraituko 2026-2027 denboraldian.
Baskonia-Alaves Taldeak Buesa Arena erosi nahi dio Arabako Foru Aldundiari
Operazioaren epeak eta zenbatekoak ez dituzte jakinarazi, baina Josean Querejeta taldeko presidenteak eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak salerosketa gauzatzeko borondate argia azaldu dute.
DJ Stewart, Kosner Baskoniaren lehen fitxaketa
Esloveniako Cedevita Olimpija taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du.