Saskibaloia
Sergio Garcia entrenatzaileak Gipuzkoa Basketekin berritu du, 2028ra arte
Orain arteko kontratua 2027ra artekoa zen; hortaz, urtebetez berritu du Sergio Garciak. 2025ean bueltatu zen Donostiako klubera, lehen entrenatzaile izateko.
Jaworski: “Neurketa mota hauetan protagonista izan nahi dut"
"Ederra izango litzateke irabaztea. Europan nire lehen txapelketa izango litzateke eta oso harro egongo nintzateke. Pertsonalki ez dut lortu nituen helburu guztiak betetzea, baina asko gustatzen zait nola dabilen taldea. Partidak irabazten ari gara eta hori da garrantzitsuena", azaldu du saskiratzaile estatubatuarrak.
Pantzar: “Miribilla infernua izatea behar dugu"
Surne Bilbao Basketeko jokalari suediarrak aldagelan "lasai" daudela esan du. Iragan astean Palatakin egindako akatsak zuzendu eta gutxienez zazpi puntugatik irabazteko helburua dute beltzezkoek, FIBA Europako Kopa berriro altxatzeko.
Endesa Ligaren 28. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
Endesa Ligako 28. jardunaldia jokatu da jada, eta hemen bildu ditugu jardunaldiko hamar jokaldi onenak.
Mikel Odriozola, Bilbao Basket: “Egun handietako Miribilla espero dugu”
Mikel Odriozola Bilbao Basketen entrenatzaile laguntzaileak taldea nola dagoen azaldu du, asteazkeneko hitzordu handiaren atarian. Izan ere, FIBA Europe Cupeko finalaren itzulikoa jokatuko dute beltzezko gizonek Miribillan, PAOK Salonikaren kontra.
BBK Bidaideak saskibaloi-taldeak brontzea lortu du gurpildun aulkiko Eurokopan
Bilboko taldeak Dinamo Sassari garaitu zuen, 63-75, hirugarren postua lortzeko finalean.
Kosner Baskoniak lehia estua galdu du Bartzelonaren aurka (92-95)
Kosner Baskoniak 92-95eko emaitzarekin galdu du Bartzelonaren aurka Endesa Ligako 28. jardunaldian. Atzetik hasi den arren, markagailuari buelta eman eta azken minutuetara arte agindu du, Toko Shengelia funtsezkoa izan delarik Bartzelonaren garaipena lortzeko.
Made Urieta: “Ezin naiz zoriontsuago egon"
Kutxabank Araskik saskibaloiko maila gorenean jarraituko du datorren denboraldian ere, Emakumezkoen Endesa Ligako azken jardunaldian Estepona 74-77 garaitu ondoren larunbat honetan. Hil hala biziko partida izan du Gasteizko taldeak, eta dena eman du elitean jarraitzeko.
Araskik maila gorenean jarraituko du, Estepona garaituta (74-77)
Galbiati: “Forrestek ez du oraingoz ezer sinatu"
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak ostiral honetan adierazi duenez, Trent Forrest berarekin hitz egin ostean, jokalariak "ez du oraingoz ezer sinatu", eta jokalaria"kontzentratuta" dago.
"Orain garrantzitsuena denboraldia modu egokian amaitzea da", adierazi du teknikariak, eta balizko merkatu mugimenduei buruz hitz egitea klubari dagokion gaia dela esan du.
Lointekek Gernika KESB babesteari utziko dio, 2025-2026 denboraldia amaituta
Bizkaiko klubak baieztatu du “elkarrizketak” abiatu dituela, “hainbat erakunde eta enpresarekin, etapa berri honetan taldeari izena emango dion bidelagun berri bat aurkitzeko helburuarekin, Emakumezkoen Endesa Ligan”.
Jaume Ponsarnau, itzuliko partidaz: “Lan gogorra dugu, mailarik onena eman beharra dugu”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, FIBA Europa Kopako joaneko neurketan. Norgehiagoka amaituta, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak nabarmendu du titulua Miribillan erabakiko dela, “gure jendearekin”.
Justin Jaworski: “Garaipena lortzea gustatuko litzaiguke, baina erdia falta da”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, Salonikan, PAOK aurkari, FIBA Europa Kopako joaneko partidan; hala, euskal taldeak markagailua irauli beharko du Miribillan, datorren asteazkenean.
Finalaren itzulikoa irauli beharko du Surne Bilbaok, Mirbillan, galdu egin baitu joaneko partida, Salonikan (79-73)
Ponsarnauren taldeak partida osoa eman du markagailuan atzetik, Palatakin, biko jaurtiketen portzentaje txarrak baldintzatuta. PAOKen aldeko koskarik handiena 12 puntukoa izan da, baina puntu bakarrko aldea ere izan da.
Zuzenean: FIBA Europe Cup txapelketaren finaleko joaneko partida, PAOK Salonikaren eta Bilbao Basketen artean
Ikusi, gaur, apirilak 22, 18:15etik aurrera, PAOK Salonikaren eta Surne Bilbao Basketen arteko FIBA Europe Cupeko finalaren joaneko partidaren zuzeneko emanaldia, Greziatik. Saioa 17:50ean hasiko da ETB1en, atariko batekin, eta partida streaming bidez jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus eta ETBOn atarien bidez.
Surne Bilbaok Salonikan izango du jokoan FIBA Europa Kopa berriro irabazteko lehenengo partida, PAOKen aurka
Finaleko joaneko partida asteazken honetan jokatuko da, 18:15etik aurrera, Palatakin, Greziako hirian; bertan lortu zuen titulua Bizkaiko taldeak duela urtebete. EITBk, kirolakeitb.eus eta ETB1en bitartez, zuzenean emanen du neurketa.
Ponsarnau: “Gure focus-a da partida oso luze bat izango balitz bezala ulertzea"
Surne Bilbao Basketek PAOK talde greziarraren aurka jokatuko ditu, bihar, apirilak 22, FIBA Europa Kopako finalaren joaneko 40 minutuak. Jaume Ponsarnau entrenatzailearekin egon gara Loiuko aireportuan eta “ilusio handiarekin eta kontzentratuta” daudela esan digu. (Bideoa gazteleraz)
Surne Bilbaok Grezia du jomugan
Tryggvi Hlinason beltzezko gizonen kapitainak dioenez, iazko eta duela bi hilabeteko bigarren fasean aurrean izandako PAOK, talde bera izanagatik, "zeharo aldatu" da. Bai Miribillan (95-73) eta bai Palatakin (87-88) mendean hartu zuten beltzezkoek PAOK bigarren fasean.
Kosner Baskoniak galdu egin du Joventuten etxean (81-69)
Gasteiztarrak galtzaile atera dira Endesa Ligako 27. jardunaldiko partidan.
Surne Bilbaok galdu egin du BAXI Manresaren aurka Miribillan (80-84)
FIBA Europako Kopako finalaren joaneko partidaren atarian, Surne Bilbaok porrot egin du Miribillan Baxi Manresaren aurkako norgehiagoka (80-84), eta, ondorioz, play-offean sartzeko atzerapausoa eman du.