IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik Tate eta Mungo fitxatu dituzte, hurrenez hurren
Duran Maquinaria Ensinotik ailegatu da Imane Tate IDK Euskotrenera eta Julieta Mungo, berriz, Oses Construccion Ardoitik iritsi da Kutxabank Araskira. Bi jokalariek 2026-2027 denboraldirako sinatu dute.
Julieta Mungo Kutxabank Araskiko jokalari berria; Argazkia: Oses Construcción Ardoi
IDK Euskotren eta Kutxabank Araski Tateren eta Mungoren fitxaketekin indartu dira, hurrenez hurren, bi taldeek, ostegun honetan, iragarri duten bezala. Duran Maquinaria Ensinotik ailegatu da Imane Tate talde gipuzkoarrera eta Julieta Mungo, berriz, Oses Construccion Ardoitik iritsi da talde gasteiztarrera. Bi jokalariek2026-2027 denboraldirako sinatu dute.
Jokalari argentinarra, Oses Construccion Ardoien hiru denboraldi eman ondoren heldu da talde donostiarrera. Denboraldi honetan talde nafarreko jokalari garrantzitsuenetako bat izan da berriro ere, bataz beste 13,3 puntu, 6,7 errebote eta 2,1 asistentzia jokatu dituen 32 partidatan.
“Joko filosofia moduan hainbeste gustatzen zaigun aniztasuna ematen digun jokalari bat da. Hiruko lerrotik esku ona dauka eta ligaren joko estilora oso ohituta dago”, ziurtatu du Made Urietak, bere talde berriko entrenatzailea.
Imane Tate, IDK Euskotreneko jokalari berria; Argazkia: Duran Maquinaria Ensino
Bere aldetik, hegaleko estatubatuarrak denboraldi bikaina egin du Lugoko taldearekin, bertan, bataz beste 13,3 puntu, 3,7 errebote eta 3,8 puntu lortu ditu, partida bakoitzean 30 minutu jokatuz. Orain, errendimendu hau Azu Muguruzarekin mantentzea bilatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
IDK Euskotrenek Fayeri berritu dio kontratua, eta Bessoirrek ez du Gernikan jarraituko
2025-2026 denboraldia izan da bi jokalarien lehenengoa euskal taldeetan.
Valentzia Basketek laugarrenez irabazi du Emakumezkoen Endesa Liga
Valentziako taldeak 68-67 garaitu du Casademont Zaragoza, eta laugarren titulua jarraian eskuratu du horrela.
Araskik maila gorenean jarraituko du, Estepona garaituta (74-77)
Hil ala biziko partida jokatu du Gasteizko taldeak azken jardunaldian, eta garaipenarekin hurrengo denboraldian maila gorenean jarraitzea ziurtatu dute.
Lointek Gernikaren eta IDK Euskotrenen garaipenak eta Kutxabank Araskiren porrota utzi ditu Endesa Ligako 28. jardunaldiak
Gernikako taldeak lehen mailan geratzea ziurtatu zuen, Spar Kanaria Handia 109-78 garaituta; IDK Euskotrenek 69-57 irabazi zion Valentziari, eta Kutxabank Araskik 61-54 galdu zuen Hozono Global Jairisen aurka.
Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldea, ordea, ezin izan da play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra
Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxean; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.