Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?
Bi euskal taldeek asko dute jokoan Endesa Ligako fase erregularreko azken jardunaldian. Gasteizko taldeak eskura du bigarren postua eskuratzea Unicaja Malagari irabaziz gero. Horretarako, Valentzia Basketek eta Barçak geratzen zaizkien bi partidak ez irabaztea ere beharrezkoa dute. Bilbotarrek, bestalde, euren esku dute play-offak jokatzea eta 7., 8. edo 9. izan daitezke. Bigarren eta zazpigarren sailkatuak geratzen badira, bi euskal taldeek elkarren aurka joka dezakete.
Jardunaldi bakarra geratzen da Endesa Ligako fase erregularra amaitzeko eta dena erabakitzeko dute lehiaketan parte hartzen duten bi euskal taldeek. Kosner Baskoniak eskura du bigarren postuan amaitzea, asteazken honetan Real Madrilen aurka etxetik kanpo lortutako merezimenduzko garaipenaren ostean (83-88).
Surne Bilbaok, bere aldetik, oso gertu du playoffetara sailkatzeko aukera. Zazpigarren, zortzigarren edo bederatzigarren buka dezake. Jarraian, bi euskal taldeen aukera guztiak errepasatuko ditugu, baita ostiral honetan ordutegi bateratuan (20:30) jokatuko den azken jardunaldian gerta daitezkeen agertoki guztiak ere. Bigarren eta zazpigarren sailkatuak geratzen badira bi talde euskaldunak, elkarren aurka joka dezakete.
Gauzak horrela, Kosner Baskoniak (24-9) Unicaja Malagaren aurka jokatuko du azken jardunaldian Buesa Arenan. Aurkari zuzenak hiru dira gasteiztarrentzat sailkapenean: UCAM Murtzia (24-9), averagea euskaldunen aldekoa da (+2); FC Bartzelona (23-9, partida bat gutxiagorekin), average negatiboarekin Arabakoentzat (0-2); eta Valentzia Basket (23-9, partida bat gutxiagorekin), averagea berdinduta duena.
Testuinguru horretan, eta azken partidan garaipena lortuz gero, gasteiztarrek lau onenen artean amaitzea ziurtatuko lukete, gutxienez, kanporaketei begira. Horrek esan nahi du play-offetan kantxa faktorea alde izango dutela. Hala ere, 34. Jardunaldian gertazten denaren arabera, Pablo Galbiatiren mutilek bigarren, hirugarren, laugarren edo bosgarren postuan bukatu dezakete. Berdinketa hirukoitzak ere eman daitezke, arabarrak kaltetzen dituztenak.
Kosner Bakoniak bigarren postuan bukatuko du azken jardunaldian Unicaja Malagaren aurka jokatuko duen partida irabazten badu eta Valentzia Basketek eta Barçak gainerako bere bi partidak irabazten ez badituzte. Valentziarrek Dreamland Kanaria Handiaren aurka jokatuko dute etxean 34. jardunaldian, eta kataluniarrek, berriz, MoraBanc Andorrari egingo diote bisita. Gainera, Barça eta Valentzia elkarren aurka arituko dira azken partida atzeratu batean, 33. jardunaldiari dagokiona, Bartzelonakoen kantxan (igandean, 19:00etan). Bietako batek geratzen zaizkion partida guztiak irabazten baditu, gasteiztarren bigarren postua saihestuko luke. Kosner Baskoniak Unicaja Malagaren aurka porrot bat jasotzeak ere bigarren izateko aukerarik gabe utziko lituzke.
Aldiz, arabarrak hirugarren izango dira balizko hiru agertokitan: azken jardunaldian garaipena lortzen badute eta Valentzia Basketek geratzen zaizkion bi partidak irabazten baditu; azken jardunaldian Unicajari irabazten badiote eta Barçak gainerako bi partidak irabazten baditu (bigarren kasu honetan ere UCAM Murtziaren porrota beharko lukete Hiopos Lleidaren aurka etxean jokatuko duen partidan, murtziarrek Barçaren aurka averagea alde baitute eta beraien aldekoa den berdinketa hirukoitza lortuko bailukete irabaziz gero); eta hirugarren izateko aukera ere izango dute Unicajaren aurka galduz gero, betiere UCAM Murtziak bere partida galtzen badu.
Kosner Baskonia laugarren izango da ere Unicaja Malagaren aurka galtzen badu, UCAM Murtziak bere partida irabazten badu, Valentzia Basketek azken bi partidak galtzen baditu, eta Barçak bere azken bi partidak irabazten baditu. Kasu honetan, UCAM Murtzia eta Barça aurretik geratuko lirateke eta Valentzia Basket atzetik. Hori bai, oraindik berdinketa hirukoitza bat gertatzeko beste bi aukera daude.
Lehenengoa, UCAM Murtzia, Barça eta Kosner Baskoniaren artekoa izango litzateke, lehen aipatu bezala, gasteiztarrak kaltetzen dituena. Horrela, Galbiatiren taldea laugarren izango da azken jardunaldian Unicajari irabazten badiote, Barçak geratzen zaizkion bi partidak irabazten baditu eta UCAM Murtziak ere bere partida irabazten badu. Murtziarrek averagea irabazita dute Barçaren aurka eta horrek kataluniarren eta euskaldunen aurretik kokatuko lituzke.
Beste berdinketa hirukoitza ikusteko, arabarrek eta murtziarrek bere partidak galtzea beharrezkoa da, Barçak bere bi partidak irabazi behar ditu eta Valentzia Basketek Dreamland Kanaria Handiaren aurka irabazi beharko luke. Horrek, Barça bigarren izatea ekarriko luke; Valentzia hirugarren, UCAM Murtziarekin averagea irabazita duelako eta Kosner Baskoniarekin berdinduta; Kosner Baskonia laugarren, UCAM Murtziaren aurka average irabazita duelako; eta murtziarrak bosgarren.
Azkenik, talde gasteiztarra bosgarren izango da azken jardunaldian Unicajaren aurka galtzen badu, UCAM Murtziak irabazten badu eta Valentzia Basketek eta Barçak geratzen zaizkien bi partidetan euskaldunek baino garaipen bat gehiago lortzen badute.
Surne Bilbaok bere esku du play-offetarko sailkatzea
Surne Bilbao Basketek, bestalde, bere esku du play-offetarako sailkatzea. Zazpigarren, zortzigarren edo bederatzigarren buka dezake. Une honetan zortzigarren postuan dago 18-15eko errekorrarekin, zazpigarren den La Laguna Tenerifek duen berdinarekin. Horrela bukatuz gero, sailkatuta egongo litzateke. Gainera, ostiral honetan bi taldeek elkarren aurka jokatzen dute Kanariar Irletan (20:30ean). Lehen itzuliko partidan, kanariarrek 17 puntuko errenta lortu zuten etxetik kanpo Miribillan irabazita.
Atzetik, bederatzigarren postuan, Unicaja Malaga dago 17-16ko errekorrarekin. Andaluziarrek Kosner Baskoniari egingo diote bisita 34. jardunaldian. Taulan berdinketa lortuz gero, honek mesede egiten die averagea alde dutelako bilbotarrekin alderatuta.
Horrela, Surne Bilbaok azken jardunaldian La Laguna Teneriferi irabazten badio etxetik kanpo, zazpigarren izango da bai edo bai. Jaume Ponsarnauren taldea, aldiz, zortzigarren izango da La Laguna Teneriferen aurka eroriz gero, eta Kosner Baskoniak Unicaja Malagari irabazi badio Buesa Arenan.
Azkenik, Surne Bilbao Basket bederatzigarren izango da, eta playoffetatik kanpo geratuko da, azken jardunaldian La Laguna Teneriferen aurka galtzen badu eta Unicaja Malagak Kosner Baskoniari irabazten badio.
Zure interesekoa izan daiteke
Valentzia, Endesa Ligako txapeldun, Bartzelona jipoituta (84-108)
Valentzia Basket Endesa Ligako txapelduna da bere historian bigarren aldiz, finaleko laugarren partidan, Palau Blaugranan, Bartzelona jipoituta. Jean Montero dominikarra aukeratu dute finaleko jokalaririk onena (MVP).
Monterok Barça nokeatu eta Valentzia garaikurrera hurbildu du (80-88)
Valentzia Basketek, Jean Monteroren (29 puntu) gidaritzapean, Barça mendean hartu du (80-88) astelehen honetan, Palau Blaugranan jokatu den Endesa Ligako finalaren hirugarren neurketan, eta ACBko garaikurrera hurbildu da.
Valentziak aise menderatu du Bartzelona eta finala berdindu du (102-75)
Valentzia Basketek 102-75 gainditu du Bartzelona larunbat honetan Endesa Ligako finaleko bigarren partidan eta Kataluniako taldeak ostegunean lortutako garaipena berdindu du.
Bartzelonak lehen kolpea eman du finalean, eta kantxa faktorea kendu dio Valentziari (112-113)
Nico Laprovittola argentinarrak gidatu du Barça Endesa Ligako finalaren lehen neurketan. Will Clyburnek, hiruko marratik, luzapena behartu du. Denbora gehigarri horretan bi jokalariak funtsezkoak izan dira, Valentzia mendean hartzeko (112-113).
Txus Vidorreta Unicajaren entrenatzaile berria izango da
Euskal entrenatzaileak Ibon Navarro ordezkatuko du Malagako taldean, Tenerifeko La Laguna utzi eta gero. Bi denboraldirako kontratua adostu dute.
Txus Vidorreta bilbotarrak CB Canarias taldea utzi du, hamar urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean
Entrenatzaile bizkaitarrak Kanarietako taldearen buruan bi Txapeldunen Liga irabazi eta Errege Kopako final bat jokatu ditu, eta ACBko play-offetan bederatzigarren izan da. Vidorretak esan duenez, "bizitzan jakin behar da zure garaia noiz dagoen amaitzear".
Valentziak Endesa Ligako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka
Valentzia Basketek Endesa Ligako finalerako txartela lortu du igande honetan, Asisa Joventuten aurkako finalerdietako hirugarren partida ere irabazita (75-87), Badalonan, garaipen guztiak lortuta eta finalerako txartela lortuta. Hala, Bartzelonaren aurka jokatuko du finala.
Bartzelona, Endesa Ligako lehen finalista
Barçak Endesa Ligako finalerako txartela lortu du finalerdietako hirugarren partidan La Laguna Teneriferi irabazita (76-85). Valentzia Basketek eta Asisa Joventutek jokatuko duten kanporaketatik aterako da bere aurkaria.
Surne Bilbao eta Kosner Baskonia, ligako play-offetarako prest
Surne Bilbaok eta Kosner Baskoniak ABC ligako play-offei ekingo diete asteazken honetan, ekainaren 3an. Bilbao Basketek Valentziaren aurka jokatuko du; Kosner Baskoniak, berriz, Joventut izango du aurkari.
Kosner Baskonia vs Joventut eta Valentzia vs Surne Bilbao, Endesa Ligako play-offetako final-laurdenetan
Gasteizko taldea Buesa Arenan hasiko da play-offak jokatzen, asteazkenean, ekainaren 3an, 21:00etan, eta Bilbokoak, ordea, Valentzian jokatuko du lehenengo partida, asteazkenean ere, 19:00etan. Bi kanporaketa horietako bigarren partida ostiralean izango da, hilaren 5ean, eta, beharrezkoa balitz, hirugarrena igandean jokatuko lukete, hilaren 7an.