Petrasekek 2028ra arte berritu du kontratua Surne Bilbaorekin
Luke Petraseken defentsa, Surne Bilbaoj jokatutako neurketa batean. Artxiboko argazkia: EFE
Luke Petrasek hegal-pibotak 2028ra arte jarraituko du Surne Bilbao taldean kontratua berrituta, eta aurten FIBA Europako Kopa irabazi eta Endesa Ligan "joko maila bikaina" erakutsi ostean.
New Yorken jaio arren herritartasun poloniarra duen jokalariak denboraldi bakarra darama Bilbon, "baina bere tokia aurkitu du taldearen errotazioan eta jokalari garrantzitsua bihurtu da", Miribillako taldeak sarean argitaratutako mezu batean nabarmendu duenez.
Petraseken partidarik onena Bilbao Arenan izan zen Valentzia Basketen aurka, nahiz eta taldeak galdu egin zuen (23 puntu eta 28ko balorazioa). Dreamland Kanaria Handiaren kontra etxetik kanpo jokatutako neurketan ere bikain aritu zen, 20 puntu, 3 errebote, asistentzia bat, lapurketa bat eta 17ko balorazioa lortu baitzituen.
Horrez gain, playoffetan sartzeko borrokan etxean Unicajaren aurka lortutako garaipenean, 10 puntu, 7 errebote eta 15eko balorazioa erdietsi zituen. Bestalde, Falco Szombathelyren kontrako itzuliko norgehiagokan jokalari onena izan zen: 14 puntu, 5 errebote eta 20ko balorazioa.
Denboraldi osoan zehar, estatistika onak pilatu ditu hegal-pibotak jokatutako bi txapelketetan. FIBA Europako Kopan, bosteko onenaren hautagaien artean egon da, txapelketan zehar, batez beste, 11,2 puntu, 3,9 errebote, 1,4 asistentzia eta 14,1eko balorazioa lortuta txapeldun izateaz gain; Endesa Ligan, berriz, 7,2 puntu, 3 errebote, 0,9 asistentzia eta 6,6ko balorazioa lortu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.