Superkopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Badalonan jokatuko du Kosner Baskoniak 2026ko Superkopa, irailaren 19an eta 20an

Valentzia Basketen, Joventuten eta 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligaren irabazlearen aurka jokatuko du talde gasteiztarrak; Endesa Liga Baskoniak, Valentziak edo Joventutek irabaziko balute, play-offean hobekien sailkatutako taldea izango da laugarren parte-hartzailea.

Trent Forrest (Baskonia)
Trent Forrest Baskoniako jokalaria; Argazkia: Europa Press

Badalonan, irailaren 19 eta 20aren artean jokatuko du Kosner Baskoniak 2026ko Superkopa, txapelketaren antolatzaileek, astearte honetan, jakinarazi duten arabera. Valentzia Basket, Joventut eta 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligaren irabazlearen aurka jokatuko du talde gasteiztarrak; Endesa Liga Baskoniak, Valentziak edo Joventudek irabazten badu, play-offean hobekien sailkatutako taldea izango da laugarren parte hartzailea.

“Saskibaloia bere bazter guztietan bizi duen, eta gure kirolean tradizio eta historia paregabea daukan hiri batera ailegatzen da Endesa Superkopa. Eskerrak eman nahi dizkiogu Badalonako Udalari ekitaldiarengan eta saskibaloiarengan  egindako apostuarengatik”, adierazi du Antonio Martinek, ACBko presidentea.

Maiatzaren 28, ostegunean, 16:30etan eginen da aurkezpen ofizialaren ekitaldia.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X