IDK Euskotrenek Fayeri berritu dio kontratua, eta Bessoirrek ez du Gernikan jarraituko
2025-2026 denboraldia izan da bi jokalarien lehenengoa euskal taldeetan.
IDK Euskotrenek Khadija Fayeri berritu dio kontratua. Emlily Bessoirrek eta Gernika KESBek, berriz, bideak banandu dituzte. 2025-2026 denboraldia izan da bi jokalarien lehenengoa euskal taldeetan.
Jokalari senegaldarrak 31 partida jokatu ditu denboraldi honetan, 11,5 puntu eta 8 errebote lortu ditu 27 minututan bataz beste. Pibotak eragin handia izan du talde donostiarrean, eta horren ondorioz taldearekin berritzea lortu du.
Bere aldetik, Gernika KESBek ez du Emlily Bessoir berrituko, “lehen egunetik erakutsitako profesionaltasuna eta egindako lana” eskertu dio, taldearen web orraldean argitaratutako oharrean. Gainera, “zorte handia” opa dio bere hurrengo proiektu “pertsonal eta profesionaletan”.