Sami Hillek ez du Araskin jarraituko
Azkeneko hiru denboraldiak Gasteizko taldean eman ditu jokalari kanadiarrak; bertara 2023an ailegatu zen. 90 partidatan 983 puntu lortu ondoren, Araskiren historian punturik gehien egin dituen bigarren jokalaria izanda uzten du taldea.
Sami Hill. Argazkia: EITB
Sami Hillek ez du jarraituko Kutxabank Araskin, talde gasteiztarrak astelehen honetan iragarri duen arabera. Azkeneko hiru denboraldiak talde gasteiztarrean jokatu ditu jokalari kanadiarrak, bertara 2023an ailegatu zen. 90 partidatan 983 puntu lortu ondoren, Araskiren historian punturik gehien egin dituen bigarren jokalaria izanda uzten du taldea.
“Sami historiarako kapitain bat bilakatu da”, adierazi du Araskik, bere web orrialdean: “Lehenengo momentutik, kanadiarraren joku elektriko eta bertikalarekin bat egin zuten zaleek. Antolatzaile edo eskolta moduan, Made Urietaren taldeko erreferenteetako bat izan da Sami Hill. Gainera, aldageletan erakutsitako karakterrak, taldeko kapitain bat izatea ahalbidetu dio azkeneko bi denboraldietan. Maila mantentzeko helburua lortzeko jokalari gakoa izan da, Sami Hillek legatu historikoa utzi du Kutxabank Araskin”.
Horrela, saskibaloi jokalari ibilbidean epe berri bat hasiko du orain Hillek.
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du
Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.
Montse Brotonsek Kutxabank Araskirekin berritu du
Alacanteko pibotak beste denboraldi batez jokatuko du Araskin, hirugarren denboraldia beteko du elastiko berdea defendatzen.
Kutxabank Araskik Kristina Rakovic fitxatu du
Montenegroko hegaleko pibota Gasteizko proiektu berriko zazpigarren jokalaria da, eta Azulmarino Palmatik dator.
Dominique Toussaintek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Jokalari amerikarrak Endesa Ligako 30 partidak jokatu ditu, batez beste 9,9 puntu, 3,2 errebote eta 2,1 asistentzia eginda.
Kutxabank Araskik Maria Roters hegalekoa fitxatu du
Roters, 25 urtekoa bera, Unicajatik iritsi da euskal taldera; azken denboraldian, oso gertu izan du Endesa Ligarako igoera.
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.