Zesta-punta
2025/09/16 - 03:00
Sorozabal-Arai eta Urreisti-Basque Jai Alai Ligako final handirako sailkatu dira
2025eko Jai Alai Ligako aurreneko finalerdietan, Oihana Sorozabal eta Arai Lejardi hiru jokotan gailendu dira, 11-15, 15-12 eta 3-5, Ihart Arakistain eta Frida Watkinsen aurka, eta Eñaut Urreisti eta Arai Lejardi bi jokotan menderatu dituzte Johan Sorozabal eta Unai Lekerika, 11-15 eta 6-15.
2025/09/16 - 01:30
Johan-Lekerika vs Urreisti-Basque Jai Alai Ligako finalaurrekoaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Urreistik eta Basquek bi jokotan (11-15 eta 6-15) mendean hartu dituzte Johan eta Lekerika Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako lehen finalaurrekoan. Horrela, finalerako txartela lortu dute.
2025/09/15 - 16:05
Horrela amaitu dute zortzi puntista onenek Jai Alai Ligako lauko finalean
Gaur hasiko da Jai Alai Ligako lauko finala Donostiako Karmelo Baldan. Zortzi puntista onenak ikusiko ditugu, baina horraino iristeko ibilbidea luzea izan da, hona hemen gertatutakoak.
2025/09/09 - 16:53
Zesta-puntako Jai Alai Ligako Lauko finalen aurkezpena egin dute
Donostiako Carmelo Baldan egingo dira zesta-puntako Jai Alai Ligako Lauko finalak, hurrengo hiru astelehenetan. Gaur, irailak 9, egin dute aurkezpena.
2025/09/09 - 15:01
Jai Alai Ligako finalak, EITB Median ikusgai
Irailaren 15ean eta 22an jokatuko dituzte finalaurrekoak, Donostiako Carmelo Balda frontoian; final handiak, ostera, hilaren 29an izango dira. EITB Median ikusgai izango dira hiru jardunaldiak, zuzenean.
2025/09/07 - 11:13
Olharan eta Manci nagusi Paueko Kopan
Olharan eta Manci nagusitu dira Paueko Kopan. Hiru set behar izan dituzte Erkiaga eta Lekerika garaitzeko. Lehenengoan, 7 eta 15 gailendu dira; bigarrena 15 eta 14 bereganatu dute Erkiagak eta Lekerikak, eta hirugarrenean, 2 eta 5 nagusitu dira Olharan eta Manci.
2025/08/31 - 14:22
Goitia eta Lekerika, Lekeitioko Master Serieseko txapeldun
Irabazleek bi setetan hartu zituzten mendean Urreisti eta Del Rio, 15-11 eta 15-11.
2025/08/27 - 01:53
Johanek eta Lopezek irabazi dute Donibane Lohitzuneko Slameko finala
Johanek eta Lopezek mendean hartu dituzte Olharan eta Gorka, Donibane Lohizuneko Slameko finalean. Bi jokotan lortu dute hori, 15-14 eta 15-11 eginda.
2025/08/21 - 17:03
Johanek eta Gorkak irabazi dute Biarrizko Urrezko Xistera, Olharan eta Lekerika aurkari
Johan eta Gorka Sorozabal bi jokotan gailendu dira, 15-9 eta 15-12, txapelketako 49. ekitaldiko final handian.
2025/08/21 - 02:18
Johanek eta Gorkak irabazi dute 2025eko Biarrizko Urrezko Xistera
Johan eta Gorka Sorozabal anaiek, txapelketako final handian, asteazkenean, Erkiaga ordezkatu duen Jean Olharan eta Unai Lekerika menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-12.
2025/08/21 - 02:18
Johan Sorozabal: ''Beti izaten da berezia familiaren aurrean irabaztea, eta Gorkarekin''
Biarrizko aurrelariak, Gorka anaiarekin, 2025eko Urrezko Xistera bereganatu du, asteazkenean. Johanek nabarmendu du oso garrantzitsua dela berarentzat txapelketa horretan gailentzea.
2025/08/20 - 22:59
Erkiagak ezingo du Urrezko Xistera finala jokatu, min hartuta dabil eta; Olharanek ordezkatuko du
Puntista bizkaitarrak min hartu zuen sorbaldan, asteartean Donibane Lohizunen jokatutako Nazioarteko finalerdian. Hori dela eta, Jean Olharan kantxaratuko da haren ordez, Iparraldeko Masterretan lortutako puntuengatik.
2025/08/16 - 23:32
Erkiaga eta Lekerika gailendu dira Gernikako Grand Slamean
Aritz Erkiagak eta Unai Lekerikak irabazi dute Gernikako Grand Slama, final handian Xabi Barandika eta Gorka Sorozabal bi setetan 15-12 menderatuta. Giro aparta izan da Gernikako Jai Alai frontoian.
2025/08/14 - 16:29
Lekerika vs Barandika, bi gernikar aurrez aurre Gernikako Grand Slameko finalean
Abuztuaren 16an jokatuko dute Gernikako Grand Slameko finala Unai Lekerikak eta Xabi Barandikak. Gernikarrak dira biak, herriko jaiak dira, eta Jai Alai frontoian ariko dira nor baino nor gehiago. Lekerikak Erkiagarekin osatuko du bikotea; Barandikak, aldiz, Gorka izango du bikotekide.
2025/08/10 - 16:59
Barandika-Gorka eta Erkiaga-Lekerika, Gernikako Grand Slameko finalean
Barandikak eta Gorkak Olharan eta Basque 15-8 eta 15-13 gaindituta lortu dute finalerako txartela. Erkiaga eta Lekerika, berriz, 14-15, 15-9 eta 5-1 nagusitu dira Laducheren eta Lopezen aurkako finalerdian. Final handia abuztuaren 16an jokatuko dute.
2025/08/06 - 16:52
Erkiaga eta Portet, Donibane Lohizuneko masterseko txapeldun
Erkiagak eta Portetek mendean hartu dituzte Olharan eta Manci, Donibane Lohizuneko hirugarren masterseko finalean. Bi setetan lortu dute hori, 15-10 eta 15-9 eginda. Garaipena erdietsita, Jai Alai Ligako lider geratu dira Erkiaga eta Portet.
2025/08/01 - 15:36
Ligako laugarren posturako borroka, oso estu
Zesta-puntan hilabete besterik ez da falta Jai Alaieko Liga erregularra amaitzeko eta gauzak estu daude sailkapenean laugarren postua eskuratzeko. Finala bi hilabete barru izango da, Donostian.
2025/07/31 - 23:24
Puntista talde batek zesta berreskuratu nahi du Manilan
Manilako frontoia Asiako lehen jai alai pilotalekua izan zen; 1917an hasi ziren bertan jokatzen, eta 1940an inaugratu zuten ofizialki. Egun, Filipinetan dagoen frontoi bakarra da. Zesta punta bertan ia-ia desagertzear badago ere, puntista batzuk berreskuratzen saiatzen ari dira.
2025/07/19 - 16:35
Eneritz Lizardi, belauneko lesioa gaindituta: ''Momentu gogor asko egon dira''
Mutrikuko puntistak ostiralean jokatu zuen bere lehen partida, belauneko lesioaren ondorioz urte eta erdi kantxetatik kanpo eman ostean.
2025/07/16 - 14:39
Hondarribiako zesta-punta Grand Slama uztailaren 18tik irailaren 19ra jokatu da
Asteazken eguerdien aurkeztu dute Hondarribiako zesta-punta Gran Slam txapelketaren 19. edizioa. Jostaldi frontoian jokatuko da, uztailaren 18an hasi eta irailaren 19ra arte.