Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Kirolak atariko abantailak aprobetxatzeko.
Urrutiak eta Del Riok liderren aurka debutatuko dute 8.jardunaldian
Eusko Label Winter Series 2025–2026ko 8. jardunaldian lehen agerraldia egingo dute Urrutia eta Del Río bikoteak. Debut hori ez da nolanahikoa izango: aurrean izango dituzte B multzoko liderrak, Urreisti eta Lopez, bi partida irabazita sailkapenaren buru dagoen bikotea. Urreisti-Lopezek erritmo sendoa erakutsi dute denboraldi hasieran, eta hirugarren garaipena lortzea izango dute helburu Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatuko den partidan.