2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zesta-Punta: 2025eko denboraldiaren laburpena

Iragarkia
zesta 2025 laburpena
18:00 - 20:00
Zesta-puntako eskal selekzioa garaipena ospatzen Argazkia: EITB

Otsailean, Aritz Erkiagak eta Jon Ibarluzeak bigarren urtez jarraian jantzi zuten Winter Serieseko txapela. Eta emakumezkoetan, Durangon, Elenak eta Araik lortu zuten balentria. Erkiagarentzat, berriz, buruz buruko txapela izan zen. Urteko beste mugarrietako bat Gernikan jokatu zen Nazioen arteko Liga izan da. Zestako euskal selekzioak estreinakoz izan du selekzio ofizial moduan jokatzeko aukera.

Zure interesekoa izan daiteke

Barandika eta Oyhenard
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean

Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X