Pilota
Peio Etxeberria, begiko narritaduraz: “Finalari begira, ez dakit nola nagoen”
Peio Etxeberriak eta Javi Zabalak igandeko finalerako materiala hautatu dute ostegun honetan. Etxeberriak begia nola duen azaldu du, eta ez dauka garbi nola dagoen.
Oriamendik antolatuko dituen azken bost jaialdien aurkezpena egin du
Lehen eta bigarren mailako binakakoak izango dira Oriamendik antolatzen dituen azkenak. Azaroaren 28an hasiko dira eta abenduaren 26an izango dira final handiak. Erremontisten nahia: “Frontoiak beteta ikustea”.
Lau t'erdiko ondoz ondoko laugarren finala jokatuko du Peiok
Laugarren urtez jarraian izango da Peio Etxeberria Lau t’erdiko finalean. Zabala izango du aurkari, iaz bezala, eta aurrekoan bezalaxe txapela bereganatzea du Zenozkoak helburu. Ostiralean emitituko den "ETB Kantxa Solasean" saioan egindako hausnarketen aurrepena ikus daiteke hemen.
Eusko Label Winter Serieseko 4. jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek eta Jean Olharanek egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesko 4. jardunaldiko tantorik onenak.
Iaz ihes egindako txapelaren bila aterako da Javi Zabala
Javi Zabalak Peio Etxeberria izango du aurkari Lau t'erdiko finalean. Aurkari eta frontoi bera, Zabalak aukera aprobetxatu nahi du arra kentzeko. Ostiral gauean finalaren aurretik programa berezi bat eskainiko dugu, hemen errioxarraren hausnarketen aurrerapena.
Erkiaga: “Lehian gaude, baina ea ez dugun lehen jardunaldiko akatsa garesti ordaintzen”
Erkiagak eta Salegik bi jokotan garaitu dituzte Johan eta Ibarluzea (15-12 eta 15-12). Garaipen honekin lortutako 4 puntuekin, lehiaketan bizirik jarraitzen du bikote arrosak.
Erkiagak eta Salegik Johan eta Ibarluzea garaitu dituzte, bi jokotan, eta Eusko Label Winter Seriesen dituzten aukerei eutsi diete
15-12 eta 15-12 irabazita, Aritz Erkiagak eta Eñaut Salegik lau puntu eskuratu dituzte, eta puntu horiek guztiz garrantzitsuak izan litezke finalerdietako ligaxkara sailkatzeko; Johan Sorozabalek eta Ion Ibarluzeak, ordea, puntu bakarra dutela jarraitzen dute sailkapenean, eta aukera gutxi dituzte txapelketan final laurdenetako fasea amaituta segitzeko.
2026-2027ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketan 17 jardunaldi izango dira, lehenengoa urriaren 26an. Partida guztiak astelehenez jokatuko dituzte, finala izan ezik; hori larunbatez izango da, otsailaren 13an. Neurketak kirolakeitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.
Peio Etxeberriak “narritadura prozesua” du ezker begian, eta Lau t’erdiko finalerako material aukeraketa ostegunean egingo dute, ez asteartean
Pilotari nafarra eta Javi Zabala arituko dira nor baino nor gehiago Lau t’erdiko final handian, Bilbon, eta bi protagonistak astearterako zeuden deituta, finalerako materiala hautatzeko, baina aukeraketa hori, azkenean, ostegunean izango da, 11:00etan.
Zesta-puntako jaialdia izango da Bordelen larunbatean
18:00etatik aurrera, Helena-Frida, Erika-Romane eta Sorozabal-Arai bikoteen arteko kiniela eta Erkiaga-Lekerika vs Johan-Gorka partida jokatuko dituzte. Espace d’Ornonen arituko dira pilotariak.
Ander Muruak tokia egin du handienen artean
Ander Muruak laugarren egin Lau t’erdiko txapelketan. Txapelketako ustekabe handiena izan da arrasatearra, kaiolako lau handienen hartean tokia egitea lortu du.
Erkiaga-Salegi eta Johan-Ibarluzea bikoteek jokatuko dute gaurko Eusko Label Winter Series partida
Bi bikoteek ligaxkan aukerekin jarraitzea dute jokoan; izan ere, gaur egun A multzoko sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuetan daude, hurrenez hurren.
Altunak 3. postua eskuratu du, Muruari gailenduta (22-13)
Jokin Altuna Lau t'erdiko txapelketako podiumean izango da, hirugarren postuagatiko lehian Ander Murua 22-13 garaitu ondoren. Finalean sartzea lortu ez duten arren, txapelketa ona izan duten bi pilotariren arteko partida bikaina ikusi ahal izan da.
Unai Amiano, B serieko Lau t'erdiko txapeldun (18-22)
Irundarra bere jaioterriko pilotalekuan gailendu zaio Iraitz Zubizarretari 18-22.
Lehen tantoetan atzetik izan den arren, 6na egin ostean, aurretik jarri da markagailuan eta alde zabalak izan ditu (11-19 eta 15-21). Azkenean, berak eraman du txapela, Zubizarretak markagailua iraultzeko ahaleginak egin dituen arren.
Pilotaren etorkizunari buruz hausnartu dute Labriten
Pilotaren etorkizunari buruz hausnartzeko nazioarteko biltzarra antolatu dute Labriten. Pilota munduari lotutako 200 gonbidatu izan dira bertan, horietako asko, pilotariak.
Imanol Ansa eta Oriamendi akordio batera iritsi dira elkarren arteko kontratua eteteko
Erremontistak eta enpresak, horrenbestez, kontratua amaitzea adostu dute.
Frontoi hauetan jokatuko dituzte 2026-2027ko Binakako Txapelketako 1. jardunaldiko partidak
A Serieari dagokionez, txapelketa Deportivon hasiko da, Bilbon, azaroaren 27an; 28an, Lizarran izango da neurketa; 29an, Tolosan; eta 30ean, Eibarren.
Eusko Label Winter Seriesko 3. jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek eta Jean Olharanek egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Seriesko 3. jardunaldiko tantorik onenak.
Iraitz Zubizarreta eta Unai Amiano, materialarekin konforme eta ilusioz gainezka larunbateko finalaren aurrean
Asteburuan Lau t'erdiko B Serie finala jokatuko da Irunen, eta bertan Iraitz Zubizarreta eta Unai Amiano izango dira aurrez aurre. Bi pilotariek materiala aukeratu dute. Zubizarretak ez du partidarik galdu eta txapela berriro jantzi nahi du, 2023an egin zuen bezala. Amianok bigarren finala jokatuko du jarraian, eta berriz ere Ataungo pilotari baten aurka. Iaz ezin izan zuen Beñat Senar gainditu.