Pilota
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peio Etxeberriak “narritadura prozesua” du ezker begian, eta Lau t’erdiko finalerako material aukeraketa ostegunean egingo dute, ez asteartean

Pilotari nafarra eta Javi Zabala arituko dira nor baino nor gehiago Lau t’erdiko final handian, Bilbon, eta bi protagonistak astearterako zeuden deituta, finalerako materiala hautatzeko, baina aukeraketa hori, azkenean, ostegunean izango da, 11:00etan. 

Peio Etxeberria

Peio Etxeberria, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Peio Etxeberriak “narritadura prozesua” du ezker begian, eta, ondorioz, Lau t’erdiko finalerako material aukeraketa ostegunean egingo dute, azaroaren 19an, ez asteartean, hilaren 17an, astelehen arratsaldean Pelota Pro Ligako Lehiaketako epaileak ebatzi duenez.

Epailearen ebazpenean jasota dagoenez, “azaroaren 16an, Aspe Pelota enpresako zerbitzu medikuen aldetik, adierazi da Peio Etxeberria pilotariak narritadura prozesua duela ezker begian; oftalmologia zerbitzuak hori aztertu eta tratatuta, beharrezkoa da begia babestu eta kirol atsedena izatea hurrengo 48 orduetan”.

Hala, finalerako material aukeraketa ostegunean egingo dute, zaroaren 19an, 11:00etan, Bilbon, Bizkaia Frontoian. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X