1. JARDUNALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frontoi hauetan jokatuko dituzte 2026-2027ko Binakako Txapelketako 1. jardunaldiko partidak

A Serieari dagokionez, txapelketa Deportivon hasiko da, Bilbon, azaroaren 27an; 28an, Lizarran izango da neurketa; 29an, Tolosan; eta 30ean, Eibarren.

Binakako Txapelketa

Binakako Txapelketa azaroaren 27an hasiko da. Argazkia: EITB.

2026-2027ko Binakako Txapelketa azaroaren 27an hasiko da, ostiralez, eta iragarri dute non jokatuko dituzten A Serieko txapelketako lehenengo jardunaldiko partidak; hain zuzen ere, lehia Deportivon hasiko da, Bilbon, azaroaren 27an; 28an, Lizarran izango da neurketa; 29an, Tolosan; eta 30ean, Eibarren.

Binakako Txapelketako 1. jardunaldia

  • Azaroak 27, ostirala (20:45): Club Deportivo (Bilbo)
  • Azaroak 28, larunbata (17:15): Remontival (Lizarra)
  • Azaroak 29, igandea (17:15): Beotibar (Tolosa)
  • Azaroak 30, astelehena (17:15): Astelena (Eibar)
Publizitatea
X
Publizitatea
X