Imanol Ansa eta Oriamendi akordio batera iritsi dira elkarren arteko kontratua eteteko
Erremontistak eta enpresak, horrenbestez, kontratua amaitzea adostu dute.
Imanol Ansa, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.
Imanol Ansa erremontista eta Oriamendi enpresa akordio batera iritsi dira elkarren artean zuten kontratua eteteko, EITBk jakin duenez. Horrenbestez, Ansa II.ak eta Oriamendik kontratua amaitzea adostu dute.
2026ko uztailean, Oriamendik hilabete jokatu eta entrenatu gabe egotera zigortu zuen Imanol Ansa erremontista, eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo utzi zuen. Abuztuan, erabaki horren atzean arrazoi pertsonalak zeudela salatu zuen pilotariak, eta enpresa ez zegoela negoziatzeko eta egoera konpontzeko prest.
Oriamendik, horren harira, prentsaurreko luze batean, hainbat arrazoi plazaratu zituen erabakia azaltzeko, eta aurreratu zuen urnietarrak ez zuela neurketa ofizial gehiagorik jokatuko.
Orain egin duten akordioaren arabera, Ansa II.ak eta Oriamendik ez dute beste adierazpenik egingo haien artean izandako desadostasunen gainean.