Pilota
2025/11/25 - 19:17
Atain Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da
Gorka Mugartegi "Atain" atzelaria, Eraman! enpresak "afizionatu mailako nabarmenena" bezala definitzen duena, Daniako (Estatu Batuak) denboraldia amaitzean puntista onenen aurka lehiatuko da, otsailaren amaieran.
2025/11/25 - 13:20
Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak
Txapelketako bosgarren jardunaldian, Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-6. EITBk partidako estatistikak jaso ditu.
2025/11/25 - 00:37
Barandikak eta Basquek irabazi dute, Goixerri-Manci bikotea ia aukerarik gabe utziz
Gernikako aurrelariak eta atzelari lapurtarrak bi jokotan (15-10 eta 15-6) menderatu dute Mutrikuko bikotea. Lehen jokoa nahiko parekatua izan da, baina bigarrenean aise nagusitu dira.
2025/11/25 - 00:30
Barandika: ''Basquek kriston partida egin du''
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan irabazi dute (15-10 eta 15-6) Ekaitz Mendizabal 'Goixerri' eta Mikel Mancisidorren aurka Gernikan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldiko partidan.
2025/11/25 - 00:30
Barandika-Basque vs Goixerri-Manci Eusko Label Winter Series txapelketako partidaren azken tantoa
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan irabazi dute (15-10 eta 15-6) Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Mikel Mancisidorren aurka Gernikan jokatu den Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldiko neurketan.
2025/11/24 - 23:54
Euskadi garaile pala motzean; emakumezkoen zesta-puntan, porrota
Pala motzean, Euskadik 2 eta 1 irabazi dio Espainiari. Esteban Gaubeka eta Imanol Ibañez finalerdietan daude. Emakumezkoen buruz buruko zesta-punta partidan, berriz, Espainia nagusitu da 2 eta 0. Erika Mugartegik Ihart Arakistain gainditu du 15-10 eta 15-12.
2025/11/24 - 19:58
Laso eta Albisu Artolaren eta Imazen aurkako neurketaren bigarren erdian nagusi izan dira (22-14)
Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidaren lehen erdia oso parekatua izan da, baina bigarrenean Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk Iñaki Artola eta Ander Imaz aise menderatu dituzte.
2025/11/24 - 11:33
Barandika-Basque vs Goixerri-Manci, Eusko Label Winter Seriesen bosgarren jardunaldian
Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan jokatuko den norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
2025/11/23 - 21:55
Azkeneraino sufrituta irabazi diete Jakak eta Iztuetak Larrazabali eta Mariezkurrenari (22-21)
Erik Jakak eta Martxel Iztuetak Binakako Txapelketako lehen puntua lortu dute, asko kostata izan bada ere. Gorriak 15-4 joan dira aurretik, baina urdinek gora egin dute gero, eta 21era berdindu dute norgehiagoka. Bukaera emozio handikoa izan da, eta, azkenean, Jaka eta Iztueta gailendu dira.
2025/11/23 - 18:06
Euskal Selekzioak bi garaipenekin eman dio hasiera Nazioen Ligari
Esku-pilotan, Arrizabalagak eta Gamindek Zabaleta eta Capellan (Espainiako selekzioa) menderatu dituzte emakumezkoen eskuz binakako estreinako partidan (4-10 eta 6-10). Pala motzean, aldiz, Gaubekak eta Imanolek hiru setetan garaitu dute Frantzia (14-15, 15-12 eta 3-10).
2025/11/22 - 22:34
Altunak eta Ezkurdiak erakustaldia eman dute Etxeberria eta Rezustaren aurka (22-5)
Altunak eta Ezkurdiak 22-5 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta hasieratik erabakita geratu den partidan. Bikote gorriak 16 tanto egin ditu jarraian, eta aukerarik gabe utzi ditu aurkariak.
2025/11/22 - 00:43
Elordik eta Zabaletak garaipenarekin estreinatu dute Binakako Txapelketa (22-13)
Elordik eta Zabaletak 22-13 irabazi diete Zabala eta Martijari 2025-2026ko Binakako Txapelketaren estreinaldian. Aspeko bikoteak sendo hasi du partida, eta ondo bideratuta utzi du garaipena lortzeko.
2025/11/21 - 21:58
25 pilotarik osatuko dute Euskal Selekzioa Euskal Pilotaren Nazioen Ligan
Igandean hasi eta hilaren 29ra arte jokatuko da Nazioen Liga. 10 herrialde egongo dira lehian 6 jokamoldetan, eta Bizkaia, Esperantza eta Barakaldoko pilotalekuek hartuko dituzte txapelketako 107 partiduak.
2025/11/21 - 18:53
Zazpi pilotariren kontratuak berritu ditu Aspek
Elordik, Bikuñak, Egiguren V.ak, Erostarbek, Aldabek, Gabirondok eta Salaberriak kontratua luzatu dute Eibarko enpresarekin.
2025/11/20 - 09:27
Miamiko zesta-puntako frontoi historikoak ateak irekiko ditu berriro 2026ko otsailean
World Jai-Alaik asteazken honetan eman du horren berri. Frontoiak JAM Arena izena izanen du aurrerantzean, eta 1.500 ikuslerentzako edukiera izanen du.
2025/11/19 - 16:02
Iker Goirizelaia eta Ander Landeta, Nazioen Ligari begira
Iker Goirizelaiak AEB ordezkatuko du hilaren 23 eta 30 artean jokatuko Nazioen Ligan, Barakaldon eta Miribillan; Ander Landetak, ordea, Euskal Selekzioa. Haien ibilbideaz hitz egin dute elkarrizketa honetan.
2025/11/19 - 15:00
Iñaki Artolak kontratua berritu du Baikorekin, 2028ra arte
Alegiako pilotariak hiru urterako kontratua sinatu du enpresarekin. Artolak datorren astelehenean ekingo dio Binakako Txapelketari, Tolosako Beotibarren, Imazekin batera, Laso eta Albisuren aurka jokatzeko.
2025/11/18 - 18:31
Eusko Label Winter Serieseko Laduche-Zabala vs Olharan-Gorka partidako estatistikak
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko laugarren jardunaldiko neurketak aztertuko ditugu; Olharan eta Sorozabalek Laduche eta Zabala menderatu zituzten, bi jokotan.
2025/11/18 - 18:25
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 4. jardunaldiko hiru tanto onenak
Winter Serieseko 4. jardunaldiko partidak protagonista nabarmen bat izan zuen: Jean Olharan. Bera izan zen partidako puntista, baita eta 3 tanto onenak egin zituena ere.
2025/11/18 - 16:07
Ezkurdiak eta Altuna III.ak batera jokatuko dute Binakako Txapelketa
Ezkurdia eta Altuna III.ak batera jokatuko dute Binakakoan, Ezkurdia, gainera, atzelari izango da. P. Etxeberria-Rezusta; Zabala-Martija; Elordi-Zabaleta; Jaka-Iztueta; Larrazabal-Mariezkurrena II.a; Artola-Imaz eta Laso-Albisu izango dira gainontzeko bikoteak.