Erremontea
2024/09/24 - 17:08
Ansak eta Barrenetxeak erremonte finalerako materiala hautatu dute
Larunbat honetan banakako erremonte finala jokatuko dute Ansak eta Barrenetxeak, eta horretarako material aukeraketa egin dute astearte honetan. Gogotsu agertu dira biak asteburuko hitzorduari begira.
2024/09/21 - 20:16
Urriza menderatuta, Ansa II.ak jokatuko du buruz buruko finala Barrenetxearen aurka
Finalaurreko oso parekatua jokatu dute Imanol Ansak eta Javier Urrizak Hernaniko Galarreta frontoian. Erremontari nafarra deseroso ibili da partida osoan, eta falta asko egin ditu sakez. Ansak, berriz, gehiago asmatu du erasoan, eta 30-22 nagusitu da azkenean.
2024/09/20 - 21:21
Ansa II.a eta Urriza larunbat honetan lehiatuko dira Buruz Buruko Txapelketako finalaurrekoan
Imanol Ansa eta Javier Urriza larunbat honetan izango dira aurrez aurre Hernaniko Galarretan frontoian, Buruz Buruzko Txapelketako finalaurrekoan. Irabazleak Endika Barrenetxea izango du zain final handian.
2024/09/17 - 21:26
Imanol Ansak eta Javier Urrizak larunbateko finalerdirako pilotak aukeratu dituzte, Galarretan
Irabazleak Endika Barrenetxea izango du aurkari, Buruz Buruko Txapelketaren finalean. Urnietarrak eta iruindarrak, astearte arratsaldean, materiala hautatu dute, Hernanin jokatuko duten partidarako.
2024/09/14 - 23:29
Ansa II.a menderatuta, Barrenetxea IV.a buruz buruko finalerako sailkatu da
Endika Barrenetxeak 30 eta 24 irabazi dio Imanol Ansari, eta zuzenean sailkatu da buruz buruko finalera. Hernaniarrak nahikoa zuen 27 tanto egitea, baina garaipena lortu du. Ansak berak eta Urrizak jokatuko dute finalerdia datorren astean.
2024/08/06 - 22:06
Zazpi onenak lehiatuko dira Buruz Buruko Erremonte Txapelketako azken fasean, Galarretan
Etzi hasiko dira jokatzen neurketa erabakigarri horiek, Hernanin. Asteartean egin dute aurkezpena, Gipuzkoako udalerrian. Final handia irailaren 28an izango da.
2024/08/02 - 14:59
Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa, abuztuaren 2tik 4ra
A mailako txapelketan, Ansa II-Juanenea, Ezkurra II-Barrenetxea IV, Urriza-Larrañaga eta Aldabe-Azpiroz bikoteak arituko dira. B mailakoan, aldiz, hauek: Jabalera-Apezetxea, Gurrutxaga-Zaldua I, Segurola-Zubiri eta Goikoetxea V-Martirena.
2024/07/28 - 17:39
Barrenetxea eta Urriza, Jai Alai Summer Seasoneko txapeldun
Bi setetan hartu dituzte mendean Juanenea eta Ansa. Lehen seta nagusitasunez irabazi dute urdinek, 8-15. Bigarrenean, ordea, gehiago sufritu dute, eta tanto bakarrarengatik lortu dute garaipena, 15-14.
2024/07/26 - 17:19
Barrenetxeak eta Urrizak Juanenea eta Ansarekin neurtuko dituzte indarrak Summer Season txapelketaren finalean
Galarretako pilotalekutik, Jai Alai Summer Season txapelketaren finala eskainiko dizuegu, bihar, ETB1en eta eitb.eus-en. Barrenetxeak eta Urrizak Juanenea eta Ansarekin neurtuko dituzte indarrak. Txapelketa berezia da, atzelariek aurrean eta aurrelariek atzean jokatzen baitute.
2024/07/23 - 22:19
Juanenea-Ansa eta Barrenetxea-Urriza bikoteek Jai Alai Summer Seasoneko finalerako pilotak aukeratu dituzte
Galarreta pilotalekuan Jai Alai Summer Season Txapelketaren finalerako materiala hautatu dute Juanenea-Ansa eta Barrenetxea-Urriza bikoteek. Txapelketa berezia da, izan ere, atzelariek aurrean, eta aurrelariek atzean jokatzen dute. Ligaxkan hernaniarra eta iruindarra gailendu ziren.
2024/06/25 - 22:44
Urriza eta Martirena, pozarren ''Erremontari'' irabazita: ''Garaipen berezia da''
Ezkurra II.a eta Azpiroz mendean hartuta, Javi Urrizak eta Ibai Martirenak 2024ko Sagardoaren Txapelketa erdietsi dute, "Erremontari" saioan. Biharamunean, EITB txapeldunekin izan da.
2024/06/25 - 20:32
Hauek dira ''Erremontari'' saioko finaleko tantorik onenak
Javi Urrizak eta Ibai Martirenak, bi jokotan, Josetxo Ezkurra eta Xabi Azpiroz hartu zituzten mendean. 2024ko Sagardoaren Txapelketako irabazleak zehaztu zituen norgehiagokan, bi aurrelariek egin zituzten hiru tantorik ikusgarrienak.
2024/06/25 - 17:48
Urrizak eta Martirenak 2024ko ''Erremontari'' irabazi dute, final parekatu eta on batean
Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz hartu zituzten mendean, Galarretan, bi jokotan (15-13, eta 15-13). Hala, Sagardoaren Txapelketa eskuratzea lortu dute.
2024/06/25 - 02:25
2024ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 24an jokatuko den finala. Partidak ostegunero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Finala, ostera, astelehenez jokatuko da.
2024/06/25 - 01:50
Urrizak eta Martirenak jantzi dituzte ''Erremontari'' saioko txapelak, final bikaina irabazita
Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz menderatu dituzte, finalean, bi jokotan. Urrizari eman diote, halaber, partidako pilotaririk onenarentzako saria.
2024/06/25 - 01:49
Javier Urriza eta Ibai Martirena, 2024ko "Erremontari" saioko txapeldunak
Sagardoaren Txapelketan, astelehenean jokatu duten finalean, bi jokotan hartu dituzte mendean Josetxo Ezkurra eta Xabi Azpiroz (15-13 eta 15-13). Finalak maila bikaina izan du, eta Urrizari eman diote pilotaririk onenarentzako saria.
2024/06/25 - 01:47
Hona hemen ''Erremontari'' saioko finalaren azken tantoa
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak lortu dute garaipena, Galarretan Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz mendean hartuta (15-13, 15-13).
2024/06/25 - 01:45
Javier Urriza eta Ibai Martirena: ''Bagenekien oso ondo jokatu behar genuela, oso erasotzaileak izan''
"Erremontari" saioko finalean Ezkurra II.a eta Azpiroz bi jokotan menderatuta, txapeldunek nabarmendu dute oso gogorra izan dela garaipena eskuratzea. Biek ala biek azpimarratu dute pozarren daudela, txapela jantzita.
2024/06/24 - 17:38
''Erremontari'' saioko finala, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Astelehen honetan Sagardoaren Txapelketako finala jokatuko da. Urriza-Martirena eta Ezkurra-Azpiroz bikoteek jokatuko dute "Erremontari" saioko azken partidua. ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, 22:15etik aurrera.
2024/06/24 - 11:41
Sagardoaren txapelketako final handia eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus atariak
Ezkurra-Azpiroz eta Urriza-Martirena bikoteak nor baino nor arituko dira gaur Hernanin, Sagardoaren txapelketako final handian. ETB1ek eta eitb.eus atariak 22:15etik aurrera eskainiko dute partida.