Realak abantailaz ekingo dio kopako derbiaren bigarren neurketari, eta Athleticek kemenez egingo dio aurre Anoetako norgehiagokari
Ruperez, Odriozola eta Kubo ez daude jokatzeko moduan, baina Oskarsson bueltan izango du Matarazzok. Joanekoarekin alderatuta, Valverdek lau jokalari garrantzitsu sartu ditu deialdian, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, eta orduan zigortuta zegoen Paredes ere bai.
Rego, Oyarzabal eta Jauregizar, joaneko partidan, San Mamesen. Argazkia: EFE
Realak eta Athleticek elkarren indarrak neurtuko dituzte asteazken honetan Anoetan, 2025/26 Errege Kopako final handirako bigarren txartela eskuratzeko helburuarekin. Donostiako taldeak joaneko partidan San Mamesen lortutako gola du alde.
Abantaila txiki horrekin, Pellegrino Matarazzo estatubatuarraren taldeak final bat realzaleak zelaian direla gura du; izan ere, txuri-urdinek 1988tik ez dute hori lortzen. Garaikurra eskuratzeko borrokan izan zen azken aldian, hain zuzen ere 2020an, ateak itxita jokatu zuen, Athleticen aurka.
Kirol arloari dagokionez, Realak jarraian jokatuko duen hirugarren finalerdia izango da, Mallorcaren eta Real Madrilen aurka galdu baitu. Matarazzok ezin izango ditu Ruperez, Odriozola eta Kubo zelairatu, lesionaturik dabiltza eta, baina Oskarsson jokatzeko prest izango du, astearte honetan gainerako taldekideekin entrenatu ostean.
Marrero itzuliko da, badirudi azpeitiarrak defendatuko duela Realaren atea, final-zortzirenetan Osasunaren aurka bikain egin bezala, Alex Remiroren kaltetan.
"Partida irabaztera aterako gara", esan du Matarazzok astearte honetako entrenamenduaren ostean. "Bihar ez gara aterako zer gertatuko zain. Irabaztera aterako gara, lehia guzti-guztiak, pausoz pauso, partidan sartuta. Taldeak golak egitea eta oldarkor izatea nahi dut", adierazi du. Zaleak prestatzen ari diren harrerari eta Anoetan sortzea espero den giroari buruz, prestatzaile estatubatuarra "gogotsu" dago.
Derbia denboraldiko unerik onenean iritsi zaio talde zuri-gorriari, emaitzei erreparatuta behintzat. Ernesto Valverderen taldeak azken bederatzi puntuetatik zazpi lortu ditu Ligan, eta urtarrilean piztutako alarmak itzali ditu.
Azken asteetako puntuez haratago, albiste onenak erizaindegitik heldu zaizkio Athletici. Izan ere, joaneko partidan arazo fisikoek josita zegoen taldeari dagokionez, Ernesto Valverdek lau jokalari garrantzitsu izango ditu jokatzeko prest, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, baita orduan zigortuta zegoen Paredes ere. Nico Williamsek, ordea, ezin izango du jokatu.
Hasierako hamaikakoari dagokionez, ezustekorik ezean, Valverdek Alex Padillaren alde egingo du aterako, eta Rego izango litzateke Ruiz de Galarretaren ordezkoa zelai erdian, eibartarrak jokatzerik ez balu.
Valverdek astearte honetan adierazi duenez, bere taldearen eta Realaren "argudioak ezberdinak" dira, "estilo ezberdinak" dituztelako, baina biek finalera iristeko helburua dute.
Hamaikako posibleak:
Reala: Marrero; Aramburu, Caleta-Car, Jon Martin, Sergio Gomez; Gorrotxategi, Turrientes, Soler, Marin; Oyarzabal eta Guedes.
Athletic: Padilla; Gorosabel, Vivian, Laporte, Yuri; Rego, Jauregizar; Iñaki Williams, Sancet, Berenguer eta Guruzeta.
Epailea: Soto Grado errioxarra.
Futbol-zelaia: Anoeta.
Zure interesekoa izan daiteke
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.