Oliver Glasner, Crystal Palace taldeko entrenatzailea: “Ez dakit zer ematen dieten jaten euskal entrenatzaileei”
Austriarrak Londreseko Crystal Palace taldea zuzentzen du, eta, asteazkenean, Iñigo Perezen Rayo Vallecano izango du aurkari Konferentzia Ligako finalean; Glasnerrek Iñigo Perez bera, Unai Emery edo Mikel Arteta, besteak beste, izan ditu hizpide.
Oliver Glasnerrek Iñigo Perez izango du aurkari, Konferentzia Ligako finalean. Argazkia: Europa Press.
Oliver Glasner austriarrak, Crystal Palace taldeko entrenatzailea bera, euskal entrenatzailea batzuek 2025-2026 denboraldian izan duten arrakasta izan du hizpide, asteartean, bere taldeak eta Iñigo Perezen Rayo Vallecanok asteazkenean jokatuko duten Konferentzia Ligako finalaren aurreko eguneko prentsaurrekoan: “Ez dakit zer ematen dieten jaten euskal entrenatzaileei”, esan du Glasnerrek.
“Ez dakit zer ematen dieten jaten Euskal Herrian, baina zerbait oso ondo ari dira egiten Rayo Vallecano (Iñigo Perezek entrenatzen du hori), Arsenal (Mikel Arteta da entrenatzailea) eta Aston Villa (Unai Emeryrena), bai eta Reala ere. Ez dakigu zein den euskal entrenatzaileen sekretua”, adierazi du Glasnerrek.
Nabarmentzeko modukoa da nola Iñigo Perezek, Mikel Artetak eta Unai Emeryk lortu duten euren taldeek, hurrenez hurren, Konferentzia Ligako, Txapeldunen Ligako eta Europa Ligako finalak jokatzea. Hain zuzen, Unai Emeryk Europa Liga irabazi du, eta Iñigo Perezek eta Mikel Artetak asteazkenean eta larunbatean lor lezakete titulua. Arteta, halaber, Ingalaterrako Premier League txapelketan gailendu da, eta entrenatzaile onenarentzako saria eman diote.
Horiek ez ezik, beste euskal entrenatzaile batzuk ere ibili dira bikain 2025-2026 denboraldian: esate baterako, Andoni Iraolak, Premier Leaguen, Bornemouth Europa Ligarako sailkatzea lortu du.
Zure interesekoa izan daiteke
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.