Matetaren gol batek Iñigo Perezen Rayoren ametsa zapuztu du, eta Crystal Palace txapeldun egin du
Aurrelari frantziarrak Augusto Batallak arean aldaratutako baloi bat aprobetxatu du final parekatua erabakitzeko, eta bere historian inoiz baino urrunago iritsi den Rayoren ametsa zapuzteko.
Matetaren errematearen unea. Argazkia: EFE
Iñigo Perez entrenatzaile txantrearrak zuzentzen duen Rayo Vallecanok galdu du (1-0) Crystal Palacen aurka jokatu duen Europako lehen finala, Leipzigeko (Alemania) Red Bull Arena futbol-zelaian.
Vallecas auzoko taldeak amore eman du Ingalaterrako taldearen kontra. Nazioartean palmaresa estreinatzeko helburua zuen Crystal Palacek. Iñigo Perez entrenatzaile nafarraren jokalariak nahi eta ezin aritu dira neurketa osoan zehar. Serio jokatu dute lehen erdian, Alemao eta Unai Lopezen bi abagune argirekin, baina ezin izan dute Londreseko taldearen bizitasuna berdindu bigarren zatian.
Matetak Augusto Batallak arean aldaratutako baloi bat aprobetxatu du final parekatua erabakitzeko, bere historian inoiz baino urrunago iritsi den Rayoren ametsa zapuzteko.
Bi urte eta erdiren ostean, Palacen aulkiari agur esan dion partidan, Oliver Glasnerrek Europako lehen garaikurra eskuratzera eraman du Londreseko taldea, Ingalaterran FA Cup eta Community Shield txapelketak irabazi ondoren.
Horrela, Leipzigen, Johan Sebastian Bach musikaria lurperatuta dagoen Alemaniako hirian, Palacek Rayo Vallecano belauniko jarri du, eta talde madrildarra loriatik pauso bakarrera geratu da. Hala ere, Vallecaseko taldeak maila eman du finalean, bere zaleak eta langile auzoa harro uzteko. 542 milioiko aurrekontua duen aurkari baten aurka lehiatu dira, Rayok baino bost aldiz gehiago.
Golak jota utzi du Rayo, eta berehala beste gol bat jasotzeko zorian izan da. Yeremy Pinok falta bat jaurti du, eta baloiak lehenengo eskuineko zutoinean jo du, gero ezkerrekoan eta nahaspilan, Oscar Valentinek bere ateko zutoin batern ukitu du baloia.
Amaierara arte, Rayo era guztietara saiatu da, eta, arrisku sentsazioa eman badu ere, ez du Henderson estutasunetan jarri, atezain ingelesa erosoegi bizi izan baitu norgehiagokaren azken zatia.
Zure interesekoa izan daiteke
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.