Kongoko selekzioak bertan behera utzi ditu Kinshasan egin behar zituen lan saioak eta agurra, ebola agerraldiagatik
Selekzioko bozeramaileak adierazi duenez, Kongoko jokalariak Munduko Txapelketa baino lehen kutsatzeko beldurrik ez da izan behar, ia jokalari guztiek atzerrian jokatzen baitute, batez ere Frantzian.
Kongoko Errepublika Demokratikoko futbol selekzioak bertan behera utzi ditu Kinshasa hiriburuan egitekoak ziren entrenamenduak eta agurra, ebola agerraldia dela eta.
Jerry Kalemo selekzioko bozeramailearen arabera, Osasun Ministerioak lan saioak Kinshasan ez egitea gomendatu du, herrialdearen ekialdean izan den agerraldiaren ondorioz. Hala ere, Danimarkaren aurka Liejan (Belgika), ekainaren 3an, eta Txileren aurka, Espainian, ekainaren 9an, jokatuko diren lagunarteko neurketak jokatuko dituztela ziurtatu du.
"Ebola dela eta, Kinshasako entrenamenduak bertan behera utzi ditugu", irgarri du Kalemok, Kongoko RTNC telebistan egindako elkarrizketa batean.
Bozeramailearen esanetan, Munduko Txapelketa baino lehen Kongoko jokalariak ebolaz kutsatzeko beldurrik ez da izan behar; izan ere, ia jokalari guztiek atzerrian jokatzen dute, batez ere Frantzian. Era berean, Sebastien Desabre hautatzaile frantziarra, une honetan, bere aberrian dagoela gogorarazi du Kalemok.
Kongo Mexikon errepeska bat irabazi ondoren sailkatu zen, eta K Multzoan jokatuko dute Portugal, Kolonbia eta Uzbekistanen aurka. Kongoko Errepublika Demokratikoak ez du Munduko Txapelketa batean parte hartzen 1974tik, orduan Zaire bezala jokatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Mbappek eta Dembelek Frantzia finalerdietan jarri dute (2-0)
Bonok penaltia gelditu dio Mbapperi lehen zatian, baina aurrelari frantziarrak mendekua hartu du atsedenaldiaren ostean, munduko txapelketa honetan sartutako zortzigarren golarekin. Ondoren, Dembelek garaipena ziurtatu du, bere bosgarren golarekin.
Suitzak Kolonbia kanporatu du, penaltietan, eta prest daude Munduko Txapelketako final laurdenak
Hauek dira final laurdenetako kanporaketa guztiak: alde batetik, Frantzia-Maroko, eta Espainia-Belgika; bestetik, Norvegia-Ingalaterra, eta Argentina-Suitza. Final zortzirenetako azken kanporaketan, Suitzak eta Kolonbiak 0-0 berdindu dute, eta penaltietan Suitza 4-3 gailendu da.
Romerok, Messik eta Enzok bizia eman diote txapeldunari, Egiptoren aurka gorriak ikusi ondoren (3-2)
Argentina ezinean ibili da Egiptoren aurkako norgehiagokan. Afrikarrak 0-2 aurretik jarri dira markagailuan, Yasser Ibrahim eta Mostafa Ziko jokalarien golei esker.
Queiroz, Aguirre eta Roberto Martinez dira Munduko Txapelketaren azken biktimak
Ghanako Futbol Federazioaren arabera, oraindik ez dute Queirozen uko formalik jaso, baina bere Instagrameko mezuak ez du zalantzarako tarterik uzten. Aguirreren kasuan, Mexiko Munduko Txapelketan zuzentzeko akordioa zuen. Azkenik, Roberto Martinezi lortutako emaitza txarrak kalte egindio. Portugaleko Futbol Federazioak ez zuen espero final-zortzirenetan galtzea.
Belgikak garaipen argia lortu du AEBren aurka (1-4), eta Espainia izango du aurkari Munduko Txapelketako final laurdenetan
De Ketelaerek, bi gol sartuta, Vanakenek eta Lukakuk markagailuan islatu dute Belgikako selekzioak erakutsitako nagusitasuna. Balogun AEBko jokalariak neurketan parte hartu du, eta horrek norgehiagoka markatu du, kontuan izanik FIFAko Diziplina Batzordeak erabakita jokatu ahal izan duela.
Mikel Merinok final-laurdenetarako sailkatu du Espainia, luzapenaren atarian (0-1)
Nafarrak, Ferran Torresen pasea baliatuta, 91. minutuan sartu du Luis de la Fuenteren taldea final-laurdenetan. Espainiak AEB-Belgika partidako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.
Norvegiak Brasil kanporatu du (1-2), eta Ingalaterrak Mexiko (2-3), eta biek izango dute jokoan finalerdietarako txartel bat
Norvegiako eta Ingalaterrako selekzioak nor baino nor gehiago arituko dira, final laurdenetan, larunbatean, 23:00etan. Final zortzirenetan, Norvegiak Brasil menderatu du, Erling Haalandek bi gol sartuta, eta Ingalaterra Mexikori gailendu zaio; neurketa horretan, Jude Bellinghamek bi gol egin ditu, eta Harry Kanek, penaltiz, beste bat.
Mbappek hamaika metroetatik hautsi du Paraguaiko harresia, eta Frantzia final-laurdenetan sartu du
Kylian Mbappek 70. minutuan egindako penalti batek garaipena eman dio Frantziari (0-1) Paraguairen aurka 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Didier Deschampsen taldeak Marokoren aurka jokatuko du final-laurdenetan.
Maroko final-laurdenetara pasa da Kanada gaindituta (0-3)
Ounahiren bi golek eta Rahimiren beste batek hurrengo kanporaketarako txartela eman diete afrikarrei, bigarren zatian konpondu behar izan duten partidan.