Ruiz de Galarreta: “Garaipenaren bidea hartu behar dugu; indar guztiak ipini behar ditugu horretan”
Athleticek 3-1 galdu du Levanteren aurka. Ruiz de Galarretak partidaren ostean azaldu du “gogo handiarekin” joan direla, baina partida okertu zaiela. Horren aurrean, gauzak aldatzearen eta hobetzearen beharra daukatela onartu du.