Maren Lezeta: “Hasieran, kostatu zaigu apur bat, baina, azkenean, lortu egin dugu, eta pozik”
Realeko jokalariak, Fenerbahçeren aurkako Europa Kopako partidan, lehenengo gola egin du, burukada eder baten bidez. Partida amaituta, Marenek onartu du hasieran Turkiako taldea sendo aritu dela, baina nabarmendu du nola txuri-urdinak gero eta hobeto ibili direla.