Eder Sarabia, Espanyoleko entrenatzaile berria
Entrenatzaile bilbotarrak 2028ra arte sinatu du kataluniako taldearekin, Manolo Gonzalez kargugabetu ostean.
Eder Sarabia Elxeko entrenatzailea zenean. Europa Presseko artxiboko argazkia
RCD Espanyolek Eder Sarabia bilbotarra fitxatu du entrenatzaile berri gisa, atzo, urriak 27, Sestao Riverren aurka Errege Kopan galdu eta lehen txandatik at geratzeagatik Manolo Gonzalez kargugabetu ostean. Klubak jakitera eman duenez, “teknikari txuri-urdin berriak 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du”.
Bizkaitarra ez ezik, Jon Lopezek, Jon Morenok, Aitor Unzuek eta Alvaro Gonzalez futbolari ohiak osatuko dute talde tekniko berria.
Sarabiak Danok Bat eta Vila-realen hasi zuen bere ibilbidea, eta dagoeneko esperientzia handia du futbol profesionaleko aulkietan, Andorra eta Elx taldeetako lehen entrenatzaile gisa. Aurretik, Quique Setienen talde teknikoko kide izan zen, bigarren entrenatzaile gisa, Las Palmasen, Real Betisen eta FC Bartzelonan.