Lau t'erdiko finalerako sarrerak, ostiral honetan salgai
Txartelak entradasfronton webgunearen bidez erosi ahal izango dira. Sarrera garestienak 134 euroko prezioa izango du, eta merkeenak 43 euro.
Txartelak entradasfronton webgunearen bidez erosi ahal izango dira. Sarrera garestienak 134 euroko prezioa izango du, eta merkeenak 43 euro.
Athleticek 3-1 galdu du Levanteren aurka. Ruiz de Galarretak partidaren ostean azaldu du “gogo handiarekin” joan direla, baina partida okertu zaiela. Horren aurrean, gauzak aldatzearen eta hobetzearen beharra daukatela onartu du.
Bruguek aurretik jarri du Levante 19. minutuan, eta 21.ean bigarrena egin du, norgehiagoka aldapa gora jarriz. Bigarren zatian, Berenguerrek aldeak murriztu ditu penaltiz, baina Etta Eyongek hirugarren golarekin talde valentziarraren garaipena berretsi du.
Realak Lillestromen aurka jokatuko du bihar Europa Ligan. Norvegian egin duten prentsaurrekoan, Igor Zubeldiak azaldu du Lillestrom talde azkarra dela oro har, baina beraiek beraien lana egiten badute “asko irabazita” dutela.
Velimir Perasovic Baskoniako entrenatzaile berriaren prentsaurrekoan, Felix Fernandezek Pablo Galbiati taldetik kanpo geratzea eragin duen egoeraz hitz egin du, hau da, klubak bere zerbitzuak bertan behera utz zitzan eman dituen arrazoien inguruan. Bideoa gazteleraz