Italiako Giroa
Ganna jaun eta jabe izan da Giroko erlojupeko luzean, eta Eulaliok eutsi egin dio Vingegaardi
Espezialista italiarra indartsuena izan da 42 kilometroko erlojupekoan. Bestalde, Danimarkako txirrindulariak, azken garaipena lortzeko faborito nagusiak, ez du lortu ziklista portugaldarrari lidergoa kentzea.
Igor Arrieta: “Bukaerako erritmoa oso azkarra izan da”
Igor Arrieta (UAE) txirrindulari nafarrak 33. postuan amaitu du gaurko etapa. “Egun gogorra” izan dela adierazi du etapa amaieran, “oso azkar” joan baitira denbora guztian.
Italiako Giroko 9. etapako azken igoera, eta Jonas Vingegaarden garaipena
Jonas Vingegaard (Visma | Lease a Bike) txirrindulari daniarrak irabazi du Italiako Giroko bederatzigarren etapa, Cervia eta Corno alle Scale artekoa, azken metroetan Felix Gall (Decathlon) atzean utzita.
Vingegaard indar erakustaldia eginda gailendu da Corno alle Scale mendatean
Giulio Ciccone urrutitik saiatu da, baina Jonas Vingegaardek eta Felix Gallek helmugarako bi kilometro falta zirenean harrapatu dute, eta danimarkarra bakarka nagusitu da azkenean. Afonso Eulaliok lan ona egin du, eta liderraren maillotari eutsi dio. Giulio Pellizzarik, berriz, minututik gorako atzerapena izan du helmugan.
Italiako Giroko 9. etapa, Cervia-Corno alle Scale
2026ko Italiako Giroko 9. etaparen zuzeneko emanaldia, Cervia eta Corno alle Scale artean (184 km).
Narvaezek irabazi duen Italiako Giroko 8. etapako azken kilometroa
Jhonatan Narvaez (UAE) ekuadortarra bakarrik helmugaratu da Italiako Giroko 8. etapan. Horrelakoa izan da Fermon bukatu den etapako azken kilometroa.
Jhonatan Narvaezek bigarren garaipena eskuratu du Italiako Giroan
Jhonatan Narvaez ekuadortarra bakarka helmugaratu da, Fermon, maldan gora bukatu den etapan. Berarekin batera eguneko ihesaldian izan den Andreas Leknessund novergiarra izan da bigarrena, minutu erdira. Sailkapen nagusian, berriz, ez da aldaketarik egon.
Zenbat lasterketa egun izan beharko lituzkete txirrindulariek?
Giroa hasterako txirrindulariek dituzten lasterketa egunak zenbatuta, oso nabarmena da lehengo txirrindulariekin alderatuz dagoen aldea. Entrenatu asko entrenatzen dute, baina lasterketa egunak askoz gutxiago dira.
Gutxieneko egun kopuru bat izan beharko litzateke?
Vingegaarden erasoa Blockhausen, eta Visma taldeko txirrindulariaren garaipena, Italiako Giroko zazpigarren etapan
2026ko Italiako Giroan, txirrindulariek lasterketaren 109. ekitaldiko lehen mendate handia igo behar izan dute. Jonas Vingegaardek eskuratu du garaipena, Felix Gallen aurretik, eta Afonso Eulaliok lider jarraitzen du.
Vingegaard gailendu da Blockhausen
Jonas Vingegaardek ez du hutsik egin, eta bakarka helmugaratu da Giroko etaparik luzeenean, Blockhaus mendaterako igoeran erasoa jota. Gainerako faboritoei minutu batetik gorako aldea atera die, Felix Galli izan ezik. Afonso Eulaliok, berriz, liderraren maillotari eutsi dio.
Italiako txirrindularitzak bizi duen gainbehera aztertu du Xabier Usabiagak
Italiako txirrindularitza ez da bere momentu gozoena bizitzen ari. Beherakada hori erakusteko, Xabier Usabiagak azken urteetako datuak alderatu ditu “Ez da Giro” saioan.
Ikusle batek arriskuan jarri ditu Italiako Giroko hainbat txirrindulari, biribilgune batean, seigarren etapan
Giroko seigarren egunean, txirrindulariak biribilgune batean zeudela, lasterketa ikusten ari zen ikusle bat errepidera sartu da, ziklista batzuk ukitu ditu, eta, halaber, erorikoren bat behartzeko moduko keinuak egin ditu.
Italiako Giroko seigarren etapako azken kilometroa: erorikoa tropelaren buruan, Ballerinik irabazi aurretik
Osteguneko etapan erabakigarria izan den esprinta azken kilometroan izan den eroriko batek baldintzatu du; eroriko horren ostean, Davide Ballerinik bikain lortu du garaipena.
Ballerinik esprintean irabazi du Napolin, azken kilometroan eroriko bat saihestu ondoren
Astana taldeko italiarrak Jasper Stuyven belgikarra gainditu du azken metroetan, azken kilometroan gertatu den eroriko batetik onik atera ondoren. Eroriko horrek esprinta erabat baldintzatu du. Afonso Eulalio portugaldarrak maglia arrosari eutsi dio aparteko arazorik gabe.
2026ko Italiako Giroko 9. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Cervia-Corno alle Scale (184 km)
Etapa lehen mailako mendate batean amaituko da, hain zuzen ere Corno alle Scalen; hori 10,8 kilometroko igoera da, batez beste % 6,1eko malda du, eta % 15eko maldaren bat ere badu. Hurrengo egunean, txirrindulariek atsedena dute, bigarrenez 109. Giroan, eta amaiera horrek sailkapen nagusiko lehian dabiltzan gizonei ere ematen die aukera borroka egiteko.
Zer da Endofibrosia?
Xabier Usabiagak Endofribosia zer den azaldu du gaurko “Ez da Giro” saioan. Oso ohikoa ez den arren, gero eta txirrindulari gehiagok pairatzen duten gaixotasuna da.
Igor Arrieta, oso hunkituta: “Amestutako garaipena da; hau ahalik eta ondoen bizitzea espero dut”
UAE taldeko txirrindulari nafarrak 2026ko Italiako Giroko bosgarren etapa irabazi du, Potenzan. Jardunaldiko azken kilometroetan, emozio handia izan da: erorikoak, Arrieta nahastu egin da, eta amaitzeko, esprinta.
Igor Arrietak irabazi duen etapako azken kilometro zoroak: nafarraren eta Eulalioren erorikoak, Arrietaren nahastea… Eta garaipena!
2026ko Italiako Giroko azken hamahiru kilometroetan emozio handia izan da: Igor Arrieta Afonso Eulaliorekin zihoan ihes eginda, eta erori egin da; gero, Eulalio ere jausi da; oso gutxi gelditzen zela, nafarra nahastu egin da, eta bide okerretik joan; azkenean, Uharte Arakilgoak portugaldarra harrapatu du, eta bikain menderatu esprintean.
Igor Arrieta nafarrak oztopo guztiak gainditu eta garaipena lortu du Potenzan
Afonso Eulalio portugaldarrarekin batera iritsi da azken kilometroetara. Bi iheslariak erori egin dira azken kilometro horietan, eta Uharte Arakilgoa ibilbidearekin nahastu da. Eulaliok maglia arrosa jantzi du.
Narvaez izan da indartsuena Cosenzako esprintean, eta Cicconek eraman du maglia arrosa
Txirrindulari azkar guztiak ez dira aurreko esprintean izan, talde bat ihes eginda iritsi baita helmugara. Narvaez izan da indartsuena helmugako esprintean, azken metroraino Aular venezuelarrarekin lehian.