Italiako Giroko 9. etapako azken igoera, eta Jonas Vingegaarden garaipena
Jonas Vingegaard (Visma | Lease a Bike) txirrindulari daniarrak irabazi du Italiako Giroko bederatzigarren etapa, Cervia eta Corno alle Scale artekoa, azken metroetan Felix Gall (Decathlon) atzean utzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Markel Beloki: “Bukaerako erritmoa oso azkarra izan da”
Markel Beloki (EF Education) txirrindulari arabarrak lan bikaina egin du Giroko 9. etapan, 16. postuan bukatu baitu, Jonas Vingegaard (Visma) irabazlearengandik minutu eta 12 segundora.
Vingegaard indar erakustaldia eginda gailendu da Corno alle Scale mendatean
Giulio Ciccone urrutitik saiatu da, baina Jonas Vingegaardek eta Felix Gallek helmugarako bi kilometro falta zirenean harrapatu dute, eta danimarkarra bakarka nagusitu da azkenean. Afonso Eulaliok lan ona egin du, eta liderraren maillotari eutsi dio. Giulio Pellizzarik, berriz, minututik gorako atzerapena izan du helmugan.
ZUZENEAN: Italiako Giroko 9. etapa, Cervia-Corno alle Scale
2026ko Italiako Giroko 9. etaparen zuzeneko emanaldia, Cervia eta Corno alle Scale artean (184 km).
Narvaezek irabazi duen Italiako Giroko 8. etapako azken kilometroa
Jhonatan Narvaez (UAE) ekuadortarra bakarrik helmugaratu da Italiako Giroko 8. etapan. Horrelakoa izan da Fermon bukatu den etapako azken kilometroa.
Jhonatan Narvaezek bigarren garaipena eskuratu du Italiako Giroan
Jhonatan Narvaez ekuadortarra bakarka helmugaratu da, Fermon, maldan gora bukatu den etapan. Berarekin batera eguneko ihesaldian izan den Andreas Leknessund novergiarra izan da bigarrena, minutu erdira. Sailkapen nagusian, berriz, ez da aldaketarik egon.
Zenbat lasterketa egun izan beharko lituzkete txirrindulariek?
Giroa hasterako txirrindulariek dituzten lasterketa egunak zenbatuta, oso nabarmena da lehengo txirrindulariekin alderatuz dagoen aldea. Entrenatu asko entrenatzen dute, baina lasterketa egunak askoz gutxiago dira. Gutxieneko egun kopuru bat izan beharko litzateke?
Vingegaarden erasoa Blockhausen, eta Visma taldeko txirrindulariaren garaipena, Italiako Giroko zazpigarren etapan
2026ko Italiako Giroan, txirrindulariek lasterketaren 109. ekitaldiko lehen mendate handia igo behar izan dute. Jonas Vingegaardek eskuratu du garaipena, Felix Gallen aurretik, eta Afonso Eulaliok lider jarraitzen du.
Vingegaard gailendu da Blockhausen
Jonas Vingegaardek ez du hutsik egin, eta bakarka helmugaratu da Giroko etaparik luzeenean, Blockhaus mendaterako igoeran erasoa jota. Gainerako faboritoei minutu batetik gorako aldea atera die, Felix Galli izan ezik. Afonso Eulaliok, berriz, liderraren maillotari eutsi dio.
Italiako txirrindularitzak bizi duen gainbehera aztertu du Xabier Usabiagak
Italiako txirrindularitza ez da bere momentu gozoena bizitzen ari. Beherakada hori erakusteko, Xabier Usabiagak azken urteetako datuak alderatu ditu “Ez da Giro” saioan.