5. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igor Arrieta nafarrak oztopo guztiak gainditu eta garaipena lortu du Potenzan

Afonso Eulalio portugaldarrarekin batera iritsi da azken kilometroetara. Bi iheslariak erori egin dira azken kilometro horietan, eta Uharte Arakilgoa ibilbidearekin nahastu da. Eulaliok maglia arrosa jantzi du.

Potenza (Italy), 13/05/2026.- Spanish rider Igor Arrieta of UAE Team Emirates XRG celebrates winning the 5th stage of the 109th Giro d'Italia cycling race over 203 km from Praia a Mare to Potenza, Italy, 13 May 2026. (Ciclismo, Italia) EFE/EPA/LUCA ZENNARO
Igor Arrieta (UAE). Irudia: EITB

Igor Arrieta nafarrak (UAE) irabazi du Italiako Giroko bosgarren etapa, ihesaldi luze baten ostean. Uharte Arakilgoa Afonso Eulalio portugaldarrari (Bahrain) gailendu zaio azken metroetan, bi txirrindularien arteko lehia estuaren ostean. Eulaliok Ciccone 01:11ra zuela hasi du gaurko etapa, eta ez da esku hutsik joan hotelera, maglia arrosa jantzi du eta.

Potenza (Italy), 13/05/2026.- Spanish rider Igor Arrieta of UAE Team Emirates XRG celebrates winning the 5th stage of the 109th Giro d'Italia cycling race over 203 km from Praia a Mare to Potenza, Italy 13 May 2026. (Ciclismo, Italia) EFE/EPA/LUCA ZENNARO
18:00 - 20:00

Euria lagun izan dute Italiako Giroko bosgarren etapan, Praia a Mare eta Potenza artean (203 kilometro). Hamahiru txirrindulariko talde batek osatu du eguneko ihesaldia, tartean, Igor Arrieta nafarra (UEA). Helmugatik 60 kilometrora, iheslariek bi minutuko aldea zuten tropelarekiko.

Gainera, Uharte Arakilgo txirrindulariak helmugarako 62 kilometroren faltan erasoa jo du, eta iheslarien taldea atzean utzi, eguneko protagonistetako bat izateko prest. Montagna Grande di Viggianoko (2. mailako mendatea, 6,6 km, % 9,2ko malda) igoeran aldea minutu ingurukoa zen bere ihesaldiarekiko.

Afonso Eulalio (Bahrain) portugaldarrak ere ihes egin du taldetik, eta txirrindulari nafarra harrapatu du gailurra egiteko bi kilometro falta zirenean. Bi txirrindulariek batera gainditu dute eguneko zailtasun nagusia, tropel nagusia bi minutu eskasera zutela.

Bi iheslari erori egin dira

Biek lasterketa-buruari eutsi diote etapa amaierara arte, baina Igor Arrietak erorikoa izan du helmugatik 13 kilometrora, aldapa behera hainbat bihurgune lotzen ari zela. Hala ere, Uharte Arakilgoak ez du etsi, eta Bahrein taldeko txirrindularia berriro harrapatzen saiatu da. Portugaldarra ere lurrera joan da minutu batzuk geroago, eta horrek Igorrek berriro harrapatzea ahalbidetu du, helmugatik sei kilometrora.

18:00 - 20:00

Bi gladiadoreak kulotak urratuta eta kolpatuta iritsi dira azken kilometroetara. Helmugatik bi kilometrora, UAEkoa nahastu egin da ibilbidearekin, bide okerra hartu du, eta portugaldarra bistatik galdu du berriro. Garaipenak eskuetatik ihes egin behar ziola zirudienean, nafarrak azken indarrak egin ditu azken metroetan Bahreineko berriro harrapatu eta gainditzeko.

Igor Arrieta (UAE), etapa garailea

Ez dakit zer esan, garaipen honek asko esan nahi du niretzat

"Ez dakit oso ondo zer esan. Oso pozik nago garaipen honekin, oso garrantzitsua da niretzat, batez ere bigarren etapako erorikoaren ondorioz hiru taldekide galdu genituelako", esan du nafarrak, helmugan.

"Ez nuen uste erorikoaren ondoren dena galduta nuenik, azkeneraino saiatu behar nuen. Etapa gogorren ondoren, ez dago jakiterik. Azken kilometroetan erabat leher eginda nengoen, baina banekien Eulalio ere jota zegoela, eta biok merezi genuen garaitzea, baina azkenean nik lortu dut", azaldu du UAEko txirrindulariak.

Igor Arrieta (adierazpenak)
18:00 - 20:00

"Eulalio azken bi kilometroetan bistatik galdu dudanean, ezinezkoa da pentsatu dut, baina lanean jarraitu dut, ezin zela ni baino azkarrago joan ikusi dut, eta orduan, harrapatu dudanean, arraioa! Agian etapa irabaz dezaket pentsatu dut", erantsi du.

Ostegun honetan seigarren etapa jokatuko da Paestum eta Napoli artean (141 km).

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X