Ganna jaun eta jabe izan da Giroko erlojupeko luzean, eta Eulaliok eutsi egin dio Vingegaardi
Espezialista italiarra indartsuena izan da 42 kilometroko erlojupekoan. Bestalde, Danimarkako txirrindulariak, azken garaipena lortzeko faborito nagusiak, ez du lortu ziklista portugaldarrari lidergoa kentzea.
Filippo Ganna (Netcompany Ineos) italiarra faborito argia zen Italiako Giroaren hamargarren etapa jokatu aurretik, eta pronostikoak bete egin ditu 42 kilometroko erlojupekoan, Viareggio eta Massa artean, aise nagusitu baita. Bestalde, Afonso Eulalio (Bahrain Victorious) portugaldarrak eutsi egin dio maglia arrosari. Gannak zortzigarren etapa garaipena du Giroan.
Gannak ez du aurkaririk izan eta garaipena lortu du, 45:53 minutuko denborarekin, batez beste 54,9 kilometro orduko abiaduran, inoizko markarik onena lasterketa handietan eta 40 kilometrotik gorako erlojupekoeta . Thymen Arensman italiarraren taldekide nederlandarra 01:54 minututan gainditu du, eta Remi Cavagna (Groupama) frantziarra, 01:59an.
Afonso Eulalio portugaldarrak liderraren maglia arrosa ederki defendatu du, irabazlearengandik 04:57 minutura helmugaratu baita, eta Jonas Vingegaardekin zuen aldea aprobetxatu du. Danimarkarra etapa irabazlearengandik hiru minutura iritsi da helmugara. Orain Portugalgo txirrindulariak 27 segundoko abantaila du daniarrarekiko.
Markel Beloki gasteiztarrak (EF Education) merituzko erlojupekoa egin du, eta sailkapen nagusian 10. postuan kokatu da, liderra 04:16ra duela.
Asteazkenean hamaikagarren etapa jokatuko da, Porcari eta Chiavari artean (195 km).
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon