Vingegaard indar erakustaldia eginda gailendu da Corno alle Scale mendatean
Giulio Ciccone urrutitik saiatu da, baina Jonas Vingegaardek eta Felix Gallek helmugarako bi kilometro falta zirenean harrapatu dute, eta danimarkarra bakarka nagusitu da azkenean. Afonso Eulaliok lan ona egin du, eta liderraren maillotari eutsi dio. Giulio Pellizzarik, berriz, minututik gorako atzerapena izan du helmugan.
Jonas Vingegaard bakarka helmugaratu da. Argazkia: EFE
Jonas Vingegaard (Visma) gailendu da Corno alle Scale mendatean bukatu den Italiako Giroko 9. etapan, eta, horrenbestez, edizio honetako bigarren garaipena pilatu du txirrindulari danimarkarrak. Felix Gall (Decathlon) austriarra izan da bigarrena (+12), eta Davide Piganzoli (Visma) italiarra, berriz, hirugarrena (+34).
Afonso Eulalio (Baharain) Giroko liderrak lan ona egin du, bosgarren tokian sailkatu baita, garailearengandik 41 segundora, eta, ondorioz, beste egun batez eutsiko dio maglia arrosari.
Cervia eta Corno alle Sacale artean jokatu da Giroko 9. etapa, eta 184 kilometroko ibilbidea izan du. Lasterketa bizia izan da. Hasieratik izan dira erasoak, baina asko kostata osatu da eguneko ihesaldia. Zortzi txirrindulari joan dira lasterketaren buruan: Jonas Geens (APT), Martin Marcellusi (BCS), Lorenzo Milesi (MOV), Einer Rubio (MOV), Tim Naberman (TTP), Mattia Bais (PTV), Sakarias Koller Loland (UXM) eta Davide Ballerini.
Hiru minututik gorako tartea izan dute, baina helmugarako 80 bat kilometro falta zirenean, Decathlon taldeak erritmoa gogortu du, eta tropelak, pixkanaka-pixkana, aldea murriztu du.
Handik gutxira, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) salto egin du tropeletik, eta berehala batu zaizkio Diego Ulissi (Astana) eta Toon Aerts (Lotto). Lan ona egin dute elkarrekin, eta laster egin dute bat aurreko zortzikotearekin.
Etapako lehen 100 kilometroetan ibilbidea laua izan bada ere, azken 30 kilometroetan aldapa gora ibili dira txirrindulariak, eta, espero bezala, orduan hautsi da lasterketaren burua.
Giulio Ciccone, Diego Ulissi, Lorenzo Milesi, Einer Rubio eta Toon Aerts aurrera joan dira Querciola hirugarren mailako mendatean gora; gainerako iheslariak, berriz, atzean gelditu dira.
Corno alle Scale lehen mailako mendatea igotzen hasi eta gutxira, helmugarako 11 kilometroren faltan, Cicconek jo du erasoa, eta Rubiok soilik izan du hari erantzuteko ahalmena. Bi txirrindulari horiek ziren talde horretan indartsuenak aldapa gora, eta biak elkarrekin joan dira garaipenaren bila, tropel nagusia bi minutura zutela.
Helmugarako 7,5 kilometroren faltan, bigarren eraso bortitza egin du italiarrak, eta Rubio kolonbiarrak ezin izan dio gurpilari jarraitu. Horrela, Cicconek 15 bat segundoko tartea lortu du.
Atzean, Vismak nabarmen gogortu du tropel nagusiaren erritmoa, eta minutu batera murriztu du lasterketaren buruarekin aldea. Giulio Pellizzari eta Enric Mas tropelari jarraitu ezinik gelditu dira.
Azken hiru kilometroetan, sua piztu da. Felix Gallek (Decathlon) erasora jo du, eta Jonas Vingegaardek bakarrik izan du ahalmena haren atzetik joateko. Laster harrapatu dute Einer Rubio, eta helmugarako bi kilometro baino gutxiago falta zirenean irentsi dute Ciccone. Txirrindulari italiarra lehertu egin da, eta hanka altxatu behar izan du.
Garaipena, horrenbestez, Gallek eta Vingegaardek lehiatu dute. Austriarra joan da une oro aurrean, baina azken kilometroan erasoa jo dio Vingegaardek, zuloa egin du, eta txirrindulari danimarkarra bakarkaka gailendu da Corno alle Scale mendateko helmugan, Giro honetan indartsuena bera dela erakutsita. Gall izan da bigarrena, eta Davide Piganzoli Vingegaarden taldekidea, berriz, hirugarrena.
Astelehen honetan ez da etaparik izango, txirrindulariek atseden eguna izango dutelako. Asteartean itzuliko dira errepidera, 42 kilometroko erlojupeko saioa egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.
Esprint estuan erabaki da Giroko azken etapako irabazlea
Tropela batera iritsi da Erromara Italiako Giroko azken etapan. Azken kilometroa geratzen zenean, mugimenduak hasi dira, eta etapako azken metroak esprint estu-estuan lehiatu dira. Lidl-Trek taldeko Jonathan Milan italiarra izan da azkarrena, Giovani Lonardi (Polti) bigarren izan da eta Paul Penhoet (Groupama) hirugarren.