Vingegaard gailendu da Blockhausen
Jonas Vingegaardek ez du hutsik egin, eta bakarka helmugaratu da Giroko etaparik luzeenean, Blockhaus mendaterako igoeran erasoa jota. Gainerako faboritoei minutu batetik gorako aldea atera die, Felix Galli izan ezik. Afonso Eulaliok, berriz, liderraren maillotari eutsi dio.
Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarrak aurreikuspenak bete ditu Italiako Giroko etaparik luzeenean (244 km), eta bakarka helmugaratu da Blockhaus mendate gogorrean, igoeran aginte makila hartuta. Felix Gall austriarra helmugaratu da bigarren, eta Jai Hindley australiarra, berriz, hirugarren.
Bestalde, Afonso Eulalio portugaldarrak liderraren maillotari eutsi dio, helmugan 3 minutu baino gutxiago galduta.
Italiako Giroko zazpigarren etapa Formia eta Blockhaus artean lehiatu da, eta, guztira, 244 kilometro egin dituzte txirrindulariek.
Eguneko ihesaldia bost lagunek osatu dute: Diego Pablo Sevilla (PTV), Jardi Christiaan van der Lee (EFE), Nickolas Zukowsky (PQT), Tim Naberman (TPP) eta Jonathan Milan (LTK).
Bost minututik gorako aldea atera diote tropelari. Lehendabizi, Milan geratu da atzean, helmugarako 100 kilometro falta zirenean; eta Nabermanek, berriz, helmugatik 24 kilometrora egin du pott.
Gainerako hirurek elkarrekin ekin diote Blockhaus mendatea igotzeari, baina laster egin dute aurrera Zukowsky kanadarrak eta Van der Lee herbeheretarrak, Sevilla atzean utzita. Edonola ere, txirrindulari espainiarrak mendiko liderraren maillotari beste egun batez eusteko puntuak pilatu ditu gaurko etapan.
Tropelak, bestalde, 2 minututik gorako atzerapenarekin hasi du mendatea. Red Bull taldeak hartu du erritmoa gogortzeko ardura, eta, pixkanaka-pixkanaka, lasterketa buruarekin aldea murriztuz joan da. Halaber, tropela txirrindulariak eten gabe galtzen joan da, "oilar" nagusiak talde txiki batean gelditu diren arte.
Helmugatik 8 kilometrora, berriz, Jonas Vingegaarden Visma taldeak hartu du aginte makila, eta beste estutu bat eman dio talde nagusiari. Horrela, Egan Bernal (Ineos) eta Enric Mas (Movistar), besteak beste, atzean gelditu dira. Laster harrapatu dituzte Zukowksy eta Van der Lee, eta horrela bukatu da eguneko ihesaldia, helmugatik 6,5 kilometrora.
Hamar txirrindulari gelditu dira lasterketaren buruan, eta helmugarako 5,5 kilometroren faltan iritsi da Vingegaarden erasoa. Giulio Pellizzari (Red Bull-Bora) italiarrak soilik eutsi dio haren gurpilari, baina kilometro batera lehertu da, eta txirrindulari danimarkarrak bakarka jo du aurrera.
Atzetik, txirrindulariak sakabanatuta aritu dira lanean. Felix Gallek Pellizzari harrapatu du, lasterketaren burutik 20 bat segundora. Minutu batetik gorako atzerapenarekin, berriz, beste hainbat txirrindulari joan dira, nor bere erritmora: Jai Hindley, Giulio Pellizzari, Ben 0’Connor, Giulio Ciccone, Thymen Aresman eta Michael Storer, besteak beste.
Azken hiru kilometroetan ez da aldaketarik izan, eta garaipen handia lortu du Vingegaardek Blockhausen. Felix Gall izan da bigarrena (+13), eta Jai Hindley, berriz, hirugarrena (+1:02).
Afonso Eulalio (Bahrain-Victorious) Giroko liderrak 3 minutu baino gutxiago galdu ditu helmugan, eta, ondorioz, ondo eutsi dio maglia arrosari. Horrenbestez, 3 minututik gorako tartea du orain Vingegaard eta Gallekiko.
Bestalde, Markel Belokik nabarmentzeko moduko etapa egin du. Onenen taldean izan da, eta 17. tokian amaitu du Giroko etaparik luzeena, maila onean dagoela erakutsita.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.
Esprint estuan erabaki da Giroko azken etapako irabazlea
Tropela batera iritsi da Erromara Italiako Giroko azken etapan. Azken kilometroa geratzen zenean, mugimenduak hasi dira, eta etapako azken metroak esprint estu-estuan lehiatu dira. Lidl-Trek taldeko Jonathan Milan italiarra izan da azkarrena, Giovani Lonardi (Polti) bigarren izan da eta Paul Penhoet (Groupama) hirugarren.