Frantziako Tourra
Pinarello Q36.5 taldeak iragarri du Xabier Mikel Azparren Frantziako Tourrean arituko dela
Suitzako taldeak txirrindulari donostiarra hautatu du Bartzelonan larunbatean hasiko den 113. Frantziako Tourrerako. Azparrenek, 27 urtekoa bera, aurrenekoz jokatuko du Tourra, eta, horrenbestez, hiru euskal ziklista ibiliko dira aurtengo ekitaldian: Ion Izagirre, Alex Aranburu eta Azparren bera.
Ion Izagirre, bere azken Tourrera bidean: “Seguru berezia izango dela; emozio bereziak biziko ditut datozen hiru asteetan"
Cofidis taldeko txirrindulari ormaiztegiarra gaur arratsaldean abiatu da Loiuko aireportutik. Izagirrek bi etapa garaipen ditu dagoeneko Frantziako Tourrean, 2016an eta 2023an.
Mikel Landa Frantziako Tourretik kanpo geratu da
Murgiarrak ez du Frantziako Tourrean parte hartuko bizkarrean duen lesioa dela eta. Soudal Quick Stepek Tim Merlier belgikarraren aldeko apustua egin du.
Caja Rural Seguros RGA taldeak modu bitxian iragarri du Tourrerako zortzikotea
Talde nafarrak Frantziako Tourraren aurtengo ediziorako bere taldea iragarri du, bere zortzi txirrindulariak antzinako moduan jantzita: Abel Balderstone, Fernando Gaviria, Sebastian Berwick, Alex, Molenaar, Jpel Nicolau, Stefano Oldani, Jakub Otruba eta Jose Felix Parra.
Tadej Pogacar faborito nagusia eta UAEko liderra, bere bosgarren Tourraren bila, hirugarrena jarraian
Izar esloveniarrak Nils Politten eta Adam Yatesen eskarmentua izango du bidelagun. Bi txirrindulari horiek hamargarren Tourra izango dute. Isaac del Toro eskalatzaile mexikarrak, berriz, debuta egingo du Tourrean, 22 urterekin.
Aranburu eta Izagirre Cofidis taldearekin izango dira Tourraren irteeran, etapa garaipena lortzeko xedearekin
Bi gipuzkoarrez gain, Milan Fretin, Jenthe Biermans, Piet Allegaert, Benjamin Thomas, Hugo Page eta Alex Kirschek osatuko dute Cofidis taldea. Frantziako iparraldeko taldea Tourrera presiorik gabe iritsiko da, etapa garaipenak bilatzeko helburu nagusiarekin.
Pello Bilbaok ez du Frantziako Tourrean parte hartuko
Team Bahrain Victorious taldeak gernikarra baja izango dela iragarri du Auvernia Rodano Alpes Tourrean izandako infekzio biral baten ondorioz.
2026ko Frantziako Tourraren 10. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Aurillac-Le Lioran (166,6 km)
Zazpi mendate puntuagarriko jardunaldi menditsua da, oso gogorra eta hankak hausteko modukoa.
2026ko Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Gavarnie-Gedre (186,2 km)
Frantziako Tourreko seigarren etapak 3.978 metroko desnibela eta bost mendate pilatzen ditu, horien artean Tourmalet klasikoa.
2026ko Frantziako Tourreko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Tarragona-Bartzelona (168,5 km)
Etapa hau Katalunian jokatuko da oso-osorik. Tarragonan hasiko da, lehenengoz ikusiko du hiriak aurten Frantziako Tourra.
2026ko Frantziako Tourraren 1. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Bartzelona-Bartzelona (19,6 km)
Lasterketako Grand Depart 19,6 kilometroko taldekako erlojupekoa izango da Kataluniako hiriburuan. Hasierako ibilbideak talde indarrari mesede egingo dio, baina azken zatian Montjuiceko Estadio Olinpikora egin beharreko bi igoerek erabakiko dute etapa.
2026ko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
113. Frantziako Tourra uztailaren 4tik hilaren 26ra bitartean jokatuko dute, eta Bartzelonan hasiko da eta Parisen amaitu. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.
Wout van Aertek ez du Frantziako Tourrean parte hartuko, lesioa duelako ukondoan
Aurreko astean, Visma Lease a Bike taldeko txirrindulariak, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourrean etapa bat irabazita, lasterketa utzi behar izan zuen, ukondoan arazoak zituelako; lesio horrengatik ezingo da Bartzelonan uztailaren 4an hasiko den Frantziako Tourrean aritu.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak Frantziako Tourrean izango duen maillota aurkeztu du; 1987an eta 1988an erabilitakoa bezalakoa da
Nafarroako taldeak asteartean aurkeztu du maillot hori, eta Marino Lejarreta ere izan da ekitaldian; berriztarrak 80ko hamarkadako Tour horietan izan zen.
2028ko Tourra Reimsetik abiatuko da, eta lehen etapak Frantziako ekialdean izango dira
2021etik Frantziak hartuko duen bigarren irteera izango da. Bestalde, olinpiar jokoak egiten diren urteetan gertatzen den bezala, lasterketa ohi baino astebete lehenago hasiko da 2028an, ekainaren 24an, eta uztailaren 16an amaituko da, Parisen.
Frantziako Tourrak Laboral Kutxa-Euskadi 2026ko ekitaldian egonen dela baieztatu du
Abuztuaren 1etik 9ra bitartean lehiatuko den lasterketak 21 talde izanen ditu; horietatik hamalau WorldTeam mailakoak dira, eta zazpi ProTeam mailakoak, eta horien artean dago euskal taldea.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.