Caja Rural Seguros RGA taldeak modu bitxian iragarri du Tourrerako zortzikotea
Talde nafarrak Frantziako Tourraren aurtengo ediziorako bere taldea iragarri du, bere zortzi txirrindulariak antzinako moduan jantzita: Abel Balderstone, Fernando Gaviria, Sebastian Berwick, Alex, Molenaar, Jpel Nicolau, Stefano Oldani, Jakub Otruba eta Jose Felix Parra.
Caja Rural Seguros RGA talde nafarrak modu oso bitxian iragarri du Frantziako Tourraren aurtengo ediziorako bere zortzikotea, txirrindulariei 1987 eta 1988ko Tourretan parte hartu zuen talde historikoaren omenezko ekipazioa jantzita.
Caja Rural Seguros RGA taldea ilusio handiarekin joango da Tourrera, eta Fernando Gaviria esprinter kolonbiarra izango da etapa garaipenak lortzeko erreferentzia nagusia. Tourrean parte hartzeko ilusioa bizitzeko, Abel Balderstone, Fernando Gaviria, Sebastian Berwick, Alex, Molenaar, Jpel Nicolau, Stefano Oldani, Jakub Otruba eta Jose Felix Parra aukeratu dituzte.
Jose Miguel Martinez Caja Ruralen kirol zuzendariak nabarmendu duenez, Tourraren antolatzaileen konfiantza bueltatzeko aukera paregabea dute orain.
"Frantziako Tourrean parte hartzea harro egoteko modukoa da, eta antolatzaileek gugan jarri duten konfiantzari erantzun nahi diogu, etapa bakoitzean onena emanez eta korritzeko gure estiloari leial izanda", adierazi du kirol zuzendariak taldeak zabaldutako adierazpenetan.