Frantziako Tourrak Laboral Kutxa-Euskadi 2026ko ekitaldian egonen dela baieztatu du
Abuztuaren 1etik 9ra bitartean lehiatuko den lasterketak 21 talde izanen ditu; horietatik hamalau WorldTeam mailakoak dira, eta zazpi ProTeam mailakoak, eta horien artean dago euskal taldea.
Usoa Ostolaza Laboral Kutxa-Euskadiko txirrindularia. Argazkia: Laboral Kutxa-Euskadi
Frantziako Tourraren antolatzaileek Laboral Kutxa-Euskadi 2026ko ekitaldian egonen dela adierazi dute, asteazken honetan; horrela, euskal taldea lasterketan parte hartuko duen 21 taldeetako bat izanen da, abuztuaren 1etik 9ra bitartean.
Frantziako Tourrak zehaztu duenez, lasterketaren 33. ekitaldian WorldTeam mailako hamalau taldek eta ProTeam mailako zazpik parte hartuko dute; Laboral Kutxa-Euskadi zazpi horietako bat da.
Hau da 2026ko Frantziako Tourrean lehiatuko duten taldeen zerrenda osoa:
Laboral Kutxa-Euskadi
AG Insurance-Soudal
Canyon SRAM Zondacrypto
EF Education-Oatly
FDJ United-SUEZ
Fenix-Premier Tech
Human Powered Health
Lidl-Trek
Liv AlUla Jayco
Movistar
Picnic PostNL
SD Worx-Protime
Visma-Lease a Bike
UAE
Uno-X Mobility
Cofidis
Lotto-Intermarche
Ma Petite Enteprise
Mayenne-Monbana-MyPie
Saint Michel-PREFERENCE HOME-Auber93
Volkerwessels