Frantziako Tourra
2024/07/01 - 22:25
Girmayk irabazi du Tourreko hirugarren etapa eta Carapazek lekukoa hartu dio Pogacarri lidertzan
Biniam Girmay eritrearrak irabazi du Turingo helmugan Frantziako Tourreko hirugarren etapa. Richard Carapaz ekuadortarrak berriz, liderraren maillot horia jantzi du Tadej Pogacar esloveniarra gaindituta sailkapenean.
2024/07/01 - 20:41
Richard Carapaz: ''Maillot ha janztea izugarrizko poza da niretzat''
Ekuadorreko txirrindularia da Frantziako Tourreko lider berria 3. etapa jokatu ostean, Pogacar, Vingegaard eta Evenepoelen denbora berarekin.
2024/07/01 - 19:49
Pello Bilbao: ''Argi neukan gaurkoa bukaera nahasia izango zela''
Bizkaitarra sailkapen nagusiko seigarren postuan da, Frantziako Tourreko 3. etapan 36. eginda. Garaipena esprintean erabaki da, bi kilometroren faltan hainbat txirrindularik erorikoa izan ostean.
2024/07/01 - 19:47
Girmayk bereganatu du lehen esprinteko garaipena, eta Carapaz jantzi da horiz
Intermarché-Wanty taldeko esprinter eritrearrak lehen garaipena lortu du Tourrean, bere herrialdeko lehendabizikoa Frantziako lasterketan. Bestalde, postuen araberako sailkapenak liderraren elastikoa eman dio Richard Carapaz ekuadortarrari, Pogacarren kaltetan.
2024/07/01 - 19:29
Tourreko 3. etapako azken kilometroak, eroriko handia eta Girmayren garaipena barne
Azken hiru kilometroetan izandako eroriko handiak Frantziako Tourreko 3. etaparen amaiera baldintzatu du. Garaipena, Girmay eritrearrak lortu du esprintean.
2024/07/01 - 11:56
2024ko Frantziako Tourraren 3. etaparen profila eta ibilbidea: Piacenza-Turin (230,5 km)
Lasterketako hirugarren egunean, 111. Frantziako Tourreko etaparik luzeena jokatuko dute. Berriro ere, Italian jokatuko dute. Profila ikusita, esprinterrek ilusio handiz espero dute jardunaldi hau, bai eta iheslariek ere; helmuga Turinen izango da.
2024/06/30 - 22:39
Vauquelinek irabazi du Tourreko bigarren etapa, eta Pogacarrek jantzi du maillot horia
Kevin Vauquelin (Arkea) bakar-bakarrik helmugaratu da, eguneko ihesaldian ibili ostean. Faboritoen taldean, Tadej Pogacarrek erasoa jo du azken igoeran, eta Jonas Vingegaardek erantzun egin dio. Pogacar, Vingegaard, Remco Evenepoel eta Richard Carapaz batera heldu dira helmugara.
2024/06/30 - 20:45
Pogacar da Tourreko lider berria, Vauquelinek irabazitako etaparen ostean
Frantziarra bakar-bakarrik iritsi da helmugara, eguneko ihesaldian sartu ostean. Atzetik, Pogacarrek eta Vingegaardek aurtengo ekitaldiko lehen norgehiagoka izan dute.
2024/06/30 - 20:34
Pello Bilbao: ''Azken igoeran borroka handia izan dugu tokia hartzeko''
Pello Bilbaok (Bahrain) adierazi du etapako azken igoeran lehia handia izan dutela tokia hartzeko, eta aitortu du gaurkoan bere helburua "denborarik ez galtzea eta atzeko taldean seguru helmugaratzea" izan dela.
2024/06/30 - 20:25
Landa: ''Lasterketa lehertu da azkenengo igoeran, zorionez Remco aurrean sartu da eta ni eroso atzean''
Mikel Landa euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Frantziako Tourreko bigarren etapa amaituta. Remco Evenepoel taldekidea Pogacar, Vingegaard eta Carapaz ziklistekin batera helmugaratu da; hori dela eta pozik azaldu da Murgiakoa.
2024/06/30 - 19:47
Frantziako Tourraren 2. etapako azken kilometroak: Pogacarren erasoa eta Vauquelinen garaipena
Frantziako Tourreko 2. etapako (Cesenatico-Bolonia) azken kilometroen laburpena: Tadej Pogacarren (UAE) erasoa, Jonas Vingegaarden (Visma) erantzuna eta Kevin Vauquelinen (Arkea) garaipena.
2024/06/30 - 19:38
Pogacarren erasoa eta Vingegaarden erantzuna Tourreko 2. etapako San Lucako igoeran
Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard dira 2024ko Frantziako Tourra irabazteko faboritoak. Bigarren etaparen amaieran Pogacarrek erasoa jo du San Lucako igoeran, Vingegaardek erantzun egin dio eta biek batera aurrera jo dute. Tadej Pogacarrek jantzi du liderraren maillota.
2024/06/30 - 10:16
2024ko Frantziako Tourraren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Cesenatico-Bolonia (198,7 km)
Berriro ere, zenbait mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek, Italian beste behin. Hain zuzen ere, 111. Frantziako Tourraren bigarren jardunaldian sei igoera puntuagarri igo beharko dituzte, tartean 3. mailako bost; azken zatian, bi aldiz gainditu beharko dute Cote de San Luca gogorra.
2024/06/29 - 21:27
Alex Aranburu: ''Oso etapa gogorra izan da eta sentsazioak onak izan dira''
Aranburu seigarren helmugaratu da Frantziako Tourreko lehenengo etapan.
2024/06/29 - 21:26
DSM taldearen lan bikaina biribildu Bardetek Tourreko estreinako etapan
Romain Bardeteke irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa eta liderraren elastikoa, maillot horia, jantzi du. Taldekide duen Frank van der Broek izan da bigarren, frantziarrarekin batera helmugaratuta.
2024/06/29 - 21:26
Ion Izagirre: ''Saiatu gara mendiko maillota lortzen, baina ezin izan da''
Cofidis taldeko Ion Izagirre Frantziako Tourreko estreinako etapako protagonistetako bat izan da. Ihesaldian sartu da, mendiko sailkapenean 8 puntu bildu ditu, baina tropelak harrapatu egin du helmugarako 67 kilometro falta zirenean. Gipuzkoarrak EITB Mediarekin hitz egin du etapa amaituta.
2024/06/29 - 20:23
Bardetek irabazi du lehen etapa, eta maillot horia jantzi du bere azken Tourrean
Romain Bardet nagusitu da Riminin 2024ko Frantziako Tourreko lehen etapan. DSM taldeko txirrindulariak ihesaldi bikaina burutu du, Frank Van den Broek taldekide nederlandarraren laguntza erabakigarriarekin. Bardetek lehen aldiz jantzi du maillot horia bere azken Tourrean.
2024/06/29 - 20:08
Bardetek irabazi du lehen etapa, eta maillot horia jantzi du bere azken Frantziako Tourrean
Romain Bardet eta Frank van den Broek DSM taldeko txirrindulariek ihesean egin dituzte etapako azken 40 kilometroak, eta elkarrekin iritsi dira helmugara, tropelak irentsi aurretik. Alex Aranburu seigarren izan da, eta Pello Bilbao bederatzigarren.
2024/06/29 - 18:37
Ion Izagirre protagonista izan da Tourreko lehen etapan
Ion Izagirre (Cofidis) 2024ko Frantziako Tourreko lehen etapako protagonistetako bat izan da. Euskal txirrindularia ihesaldian sartu da, eta helmugarako 67 kilometro falta zirenean tropelak harrapatu du. Mendiko sailkapenean 8 puntu eskuratu ditu.
2024/06/28 - 15:23
Erlojupekoan amaituko da Frantziako Tourra, 35 urteren ondoren
24 ordu baino gutxiagoan abiatuko da Frantziako Tourra Florentziatik. Historian lehen aldiz ez da Parisen bukatuko, Nizan baizik. Bestalde, 35 urteren ondoren, erlojupekoarekin amaituko da.