Tadej Pogacar faborito nagusia eta UAEko liderra, bere bosgarren Tourraren bila, hirugarrena jarraian
Izar esloveniarrak Nils Politten eta Adam Yatesen eskarmentua izango du bidelagun. Bi txirrindulari horiek hamargarren Tourra izango dute. Isaac del Toro eskalatzaile mexikarrak, berriz, debuta egingo du Tourrean, 22 urterekin.
Tadej Pogacar esloveniarrak gidatuko du UAE Team Emirates-XRG taldea Frantziako Tourraren 113. edizioan, uztailaren 4tik 26ra bitartean. Pogacarrek bere bosgarren garaipena bilatuko du Tourrean, hirugarrena jarraian. Isaac del Toro eta Adam Yates, besteak beste, izango ditu bizkartzain.
Izar esloveniarrak txirrindularitzako izen handiak berdintzeko aukera izango du, hala nola Miguel Indurain nafarra, Jacques Anquetil eta Bernard Hinault frantziarrak, eta Eddy Merckx belgikarra, guztiak bost Frantziako Tour irabazitakoak.
27 urteko txirrindularia Romandiako Tourrean eta Suitzakoan lortutako garaipenekin helduko da Tourrera, eta "ilusioz gainezka" eta "gogotsu" agertu da Bartzelonan lehen etapan taldekako erlojupekoarekin ekiteko.
"Frantziako Tourra denboraldiko erronkarik handiena da beti, baita gehien motibatzen gaituen lasterketa ere. Urtero, irteerara iristen zara jakinda edozer gerta daitekeela hiru aste horietan, eta horrek egiten du horren berezia", adierazi du.
Tadej Pogacar
Badakit nire inguruan taldekide zoragarriak izango ditudala
"Denok lan handia egin dugu, eta orain ilusioz gaude Bartzelonan hasteko", esan du esloveniarrak. "Ondo sentitzen naiz, lehiatzeko gogo handia dut, eta badakit nire inguruan taldekide eta lantalde zoragarriak izango ditudala. Elkarrengan konfiantza handia dugu, eta esperientzia handia pilatu dugu elkarrekin urteetan zehar", azpimarratu du.
UAEk Nils Politt alemaniarraren eta Adam Yatesen eskarmentua ere baliatuko du, eta Isaac del Toro eskalatzaile mexikarrak 22 urterekin egingo du debuta, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra irabazi ondoren.
Zerrendan agertzen diren beste txirrindulari batzuk Felix Grossschartner eskalatzaile austriarra, Brandon McNulty estatubatuarra, espezialista erlojupekoetan, eta Tim Wellens eta Florian Vermeersch belgikarrak dira. 2024ko eta 2025eko edizioekin alderatuta, lau berritasun dira UAEko zerrendan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.