2028ko Tourra Reimsetik abiatuko da, eta lehen etapak Frantziako ekialdean izango dira
2021etik Frantziak hartuko duen bigarren irteera izango da. Bestalde, olinpiar jokoak egiten diren urteetan gertatzen den bezala, lasterketa ohi baino astebete lehenago hasiko da 2028an, ekainaren 24an, eta uztailaren 16an amaituko da, Parisen.
Reims, Xanpainako hiriburua. Argazkia: Wikimedia Commons
2028ko Tourra Reimsetik abiatuko da, Frantziako Xanpainaren hiriburutik, eta Frantziako ekialdean egingo ditu lehen etapak, antolatzaileek gaur jakitera eman dutenez.
2021etik Frantziak hartuko duen bigarren irteera izango da, Kopenhagek 2022koa hartu ondoren; Bilbok, 2023koa; eta Florentziak, 2024koa; aurten, berriz, Bartzelonan hasiko da, eta 2027ko irteera Edinburgon izango da. Lillek 2025ekoa hartu zuen, eta Brestek, 2021ekoa.
Konkretuki, 2028ko Tourra Charleville-Mezieres, Epernay, Metz, Thionville eta Verdunetik igaroko da, guztiak Frantziako Estatuko ekialdean. Gainera, olinpiar jokoak egiten diren urtetan gertatzen den bezala, lasterketa ohi baino astebete lehenago hasiko da 2028an, ekainaren 24an, eta uztailaren 16an bukatuko da, Parisen.
Historian bigarren aldiz
Historian bigarren aldia hasiko da Tourra Reimsen, 1956an lasterketa bertatik abiatu baitzen. Bestalde, Tourreko tropela 17 aldiz igaro da hiri horretatik; zortzi irteera eta bederatzi helmuga hartu ditu Reimsek. Azken aldia 2019an izan zen, orduan Julien Alaphilippe frantziarrak lortu zuen garaipena, eta, gainera, horiz jantzi zen.
Erliebe gorabeheratsua izan da 2028ko Tourra hasteko Frantzia ekialdea aukeratzera eraman duen ezaugarria, Christian Prudhomme Tourraren zuzendariaren arabera. Aitortu duenez, beste eskaintza batzuk zituzten mahai gainean, baina kirol arrazoiengatik aukeratu dute, eta Tourrak Frantziako sustraiak ez galtzea behar duelako.
Mahai gainean Luxenburgoren proposamena izan dute, eta Prudhommek esan du protagonismo berezia izan dezakeela 2028ko Tourrean, Nicolas Frantzen bigarren garaipenaren mendeurrenarekin eta Charly Gaulen garaipenaren 70. urtemugarekin batera. Baina Alemaniaren, Esloveniaren eta Txekia Errepublikaren eskaintzak ere jaso dituztela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.