Azkeneko etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita

Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot, Demi Vollering eta Katarzyna Niewiadoma podiumean. EFE
Pauline Ferrand-Prevot, Demi Vollering eta Katarzyna Niewiadoma podiumean. EFE

Pauline Ferrand-Prevot Vismako txirrindulariak historia egin du Frantziako Tourra irabazita; izan ere, ia 35 urte igaro dira azkeneko herrialde horretako txirrindulari batek Tourra azkenekoz berenganatu zuenetik.

Gainera, sekulako indar erakustaldia eginda gailendu da: atzo, Madeleinen, modu ikusgarrian irabazita jantzi zuen maillot horia, eta gaur, azkeneko etapa ere berak eskuratu du, bakarka helmugaratuta.

Madeleinen, Tourra ia erabat erabakita utzi zuen, Sarah Gigante australiarrari eta Demi Vollering herbeheretarrari 2 eta 3 minututik gorako aldea aterata, hurrenez hurren.

Azkeneko etapa, baina, ez da festa giroan burutu. Alderantziz, 124 kilometroko jardunaldi gogorra izan ditu txirrindulariek, eta lehen mailako bi mendate eta kategoria bereziko beste bat igaro behar izan dituzte.

Demi Vollering azkeneraino ahalegindu da liderra estu hartzen, baina honek ez du huts egin, eta eraso guztiak bertan behera utzi ditu. Areago, bukaerarako sei kilometroren faltan, Ferrand-Prevotek berak jo du erasoa, eta berehala utzi ditu aurkari guztiak atzean.

Azken eguneko etapa ere berarentzat izan da, eta Frantziako Tourra modu ikusgarrian eskuratu du. Podiumean, Demi Vollering eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

1990eko abuztuaren 14an irabazi zuen Frantziako Tourra Catherine Marsal txirrindulari frantziarrak. Orduz geroztik, herrialde horretako inork ezin izan du Tourra bereganatu, baina, gaur, 34 urte, 11 hilabete eta 20 egun geroago, Ferrand-Prevotek aro txarrari amaiera eman dio, frantziarren pozerako. Garaipen historikoa, inondik inora ere.

Prevot cruza en solitario la línea de meta en la última etapa. EFE Prevot cruza en solitario la línea de meta en la última etapa. EFE

AZKENEKO ETAPA

1. Ferrand-Prévot Pauline (Team Visma | Lease a Bike) 3:38:23

2. Vollering Demi (FDJ - SUEZ) +0:20

3. Niewiadoma Katarzyna (CANYON//SRAM) +0:23

4. Fisher-Black Niamh (Lidl - Trek) d.b.

5. Wlodarczyk Dominika (UAE Team ADQ) +0:33

SAILKAPEN NAGUSIA

1. Ferrand-Prévot Pauline (Team Visma | Lease a Bike) 29:54:24

2. Vollering Demi (FDJ - SUEZ) +3:42

3. Niewiadoma Katarzyna (CANYON//SRAM) +4:09

4. Wlodarczyk Dominika (UAE Team ADQ) 5:45

4. Fisher-Black Niamh (Lidl - Trek) 6:25

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X