HIRU EUSKAL ZIKLISTA PROBAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pinarello Q36.5 taldeak iragarri du Xabier Mikel Azparren Frantziako Tourrean arituko dela

Suitzako taldeak txirrindulari donostiarra hautatu du Bartzelonan larunbatean hasiko den 113. Frantziako Tourrerako. Azparrenek, 27 urtekoa bera, aurrenekoz jokatuko du Tourra, eta, horrenbestez, hiru euskal ziklista ibiliko dira aurtengo ekitaldian: Ion Izagirre, Alex Aranburu eta Azparren bera.

Xabier Mikel Azparren
Xabier Mikel Azparren, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Xabier Mikel Azparren Pinarello Q36.5 taldeko euskal txirrindularia larunbatean Bartzelonan hasiko den 2026ko Frantziako Tourrean arituko da, asteazkenean Suitzako taldeak berak baieztatu duenez.

Azparrenek, 27 urtekoa bera, lehenengo aldiz jokatuko du Tourra; hori bai, itzuli handi gehiagotan ibilia da, kontuan izanik hiru Espainiako Vuelta eta Italiako Giro bat dituela jokatuta bere kirol-ibilbidean.

Taldekako erlojupeko batek emango dio hasiera Tourrari. Azparrenek taldekide hauek izango ditu: Tom Pidcock eta Fred Wright britainiarrak (Pidcock izango da burua lasterketan), Quinten Hermans, Xandro Meurisse eta Brent Van Moer belgikarrak, eta Damien Howson eta Chris Harper australiarrak.

“Maila goreneko lehiari aurre egiteko prest dauden zortzi txirrindulari”, adierazi du Pinarello Q36.5 taldeak, sare sozialetan, probarako aukeratu dituen zortzi txirrindularien berri eman duenean.

Hartara, azkenean hiru euskal ziklista ibiliko dira 113. Frantziako Tourrean: Azparren (Pinarello) eta Alex Aranburu eta Ion Izagirre (Cofidis).

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X