Irudek Bidasoa-Irun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean

Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek baieztatu dute aurreko lotailu gurutzatua osorik hautsi duela, eta bi meniskoetan hausturak dituela.

Kiel-Bidasoa-EHF-European-Legue

Bidasoako jokalariak Alemaniako Kielen aurkako partidan. Irudia: Irudek Bidasoa-Irun

Unai Barreto Irudek Bidasoa-Irun taldeko jokalariari proba medikoak egin dizkiote EHF Europeko Ligako THW Kiel taldearen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz, eta aurreko lotailu gurutzatua erabat hautsi dutela baieztatu dute, bi meniskoten haustura periferiko izan duela, gainera, Irungo taldeak gaur jakitera eman duenez.

Jokalariari ebakuntza egin beharko diote, eta lesioaren bilakaerak zehaztuko du zenbat denbora beharko duen osatzeko, baina hainbat hilabete izango dira.

Gipuzkoako taldeak jokalariari babesa helarazi dio: "Ziur gaude bere lanarekin, ahaleginarekin eta klubaren eta zale guztien laguntzarekin indartsuago itzuliko dela".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X