Dario Gomezek partzialki hautsita du eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua
2026ko Buruz Buruko txapeldunak asteazkenean hartu zuen mina, Irunen, Martijarekin batera Amianoren eta Mariezkurrena II.aren aurka zebilela. Ostegunean argitaratutako mediku txostenean, Aspek ez du zehaztu noiz arte izango den baja Dario, “bilakaeraren zain baitago”.
Aspek ez du zehaztu Dario noiz bueltatu ahal izango den kantxetara. Argazkia: EITB.
Dario Gomezek partzialki hautsita du eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua, Aspek ostegun arratsaldean iragarri duenez. 2026ko Buruz Buruko txapeldunak asteazkenean hartu zuen mina, Irunen, Martijarekin batera Amianoren eta Mariezkurrena II.aren aurka zebilela. Mediku txostenean, Aspek ez du zehaztu noiz arte izango den baja Dario, “bilakaeraren zain baitago”.
Hala, Txema Urrutia medikuak Iruñean sinatutako txosten medikuak dioenez, “Dario Gomez pilotariari egindako erresonantzia magnetikoan, ikusi zaio partzialki hautsita duela eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua. Bilakaeraren zain izango da”.
Hurrengo egunetan, Aspek zehaztuko du nortzuk izango diren aurrelari errioxarraren ordezkoak, hemendik gutxira berak jokatuko zuela iragarrita zuten jaialdietan.