Clara Azurmendiri ebakuntza egin diote belaunean, aurreko lotailu gurutzatua hautsi ondoren
Badminton jokalari donostiarrak iragan ekainean, Kaliforniako Unibertsitatean, jokatutako US Open txapelketako lehen egunean min hartu zuen.
Clara Azurmendi donostiarra, ebakuntza egin ostean. Irudia: Espainiako Badminton Federazioa
Clara Azurmendi badminton jokalari donostiarrari ebakuntza egin diote belaunean, aurreko lotailu gurutzatua hautsi ondoren, Espainiako Badminton Federazioak gaur jakinarazi duenez.
Gipuzkoarrak iragan ekainean, Kaliforniako Unibertsitatean, jokatutako US Open txapelketako lehen egunean hartu zuen min.
Donostiarrak maila bikaina erakutsi zuen Tereza Xveikova txekiarraren aurka, baina lehen seta amaitu aurretik txapelketa utzi behar izan zuen.
Azurmendi, markagailua bere alde zuela (19-17), pistan mantentzen saiatu zen, baina, azkenean, lehiaketa utzi behar izan zuen lesioaren ondorioz.