Jon Pachecori ebakuntza egin diote eskuineko orkatilean
Gipuzkoako Poliklinikan egin diote ebakuntza jokalari baztandarrari.
Jon Pachecori artroskopia egin diote, eskuineko orkatilean daukan lesioa sendatzeko. Gipuzkoako Poliklinikan egin diote ebakuntza jokalari baztandarrari, artikulazioa garbitzeko.
Ebakuntza Realaren medikuntza zerbitzuen kontrolpean egin dute, eta ez da inolako arazorik izan. Gaur bertan emanen diote sendagiria Alaveseko jokalariari, bi taldeak beraien webguneetan jakinarazi duten arabera.
Rayo Vallecanoren aurkako neurketa galduko du atzelari nafarrak, larunbatean, beraz, denboraldia bukatu zaio. Jonek ezin izan du bere taldea lagundu denboraldiaren amaieran, izan ere, azkeneko zortzi partidatan bederatzi minutu baino ezin izan ditu jokatu. Bere azkeneko norgeihagoka, apirilaren 25ean jokatu zuen, Mallorcaren aurka.