Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiluzek min hartu du berriro eskuineko belaunean

Erdiko atzelariak haustura du berriro eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko plastian.

Unai Egiluz, Athleticeko jokalaria
Unai Egiluz. Argazkia: Athletic

Unai Egiluz Athletic Clubeko jokalaria bajan dago berriz ere, bere eskuin belaunean beste lesio bat baieztatu baitiote.

Egiluzek entrenamendua utzi behar izan du ostegun honetan, eta, proba medikoak eginda, eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren plastia hautsi duela baieztatu dute.

Pase den uztailean ere eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen, denboraldiaurreko lagunarteko batean, eta abuztuaren 6an egin zioten ebakuntza. Zortzi hilabete geroago, apirilaren 5ean, Getafera joateko deialdian sartu zen, eta joan den asteazkenean Espanyolen aurka errepikatu zuen, nahiz eta bi partidetan ez zuen jokatzeko aukerarik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X