Jokin Aperribay
Realak Kopa altxatu du, “We Are the Champions” abestiarekin
Realak Errege Kopa altxatu du, We Are the Champions abestia entzun bitartean.
Realaren omenezko aurreskua
Realaren Errege Kopako ospakizunetan, bi dantzarik aurreskua egin dute taldearen aurrean.
Txuri-urdinen apoteosia, Donostian, Realaren laugarren Kopa dela eta
Realak lortutako Koparen ospakizunek pozez bete dituzte Donostiako bazter guztiak. Süne abeslaria, Oskarsson, Marrero, Elustondo eta Oyarzabal jokalariak eta Pellegrino Matarazzo entrenatzailea izan dira ospakizun ofizialaren protagonista nagusiak.
2026ko Errege Kopako finalaren laburpena: Realak Atletico Madril menderatu du, penaltietan
Realak 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finala irabazi du, Atletico Madrilen aurka, Sevillan, Cartujan, penalti jaurtiketetan. Partidako 120 minutuetan, 2-2ko emaitza izan da, eta Barrenetxeak eta Oyarzabalek sartu dituzte Realaren golak; penaltietan, txuri-urdinak 3-4 gailendu dira.
Reala, Errege Kopako txapeldun!
Talde txuri-urdinak laugarren aldiz irabazi du Errege Kopa; izan ere, Sevillako Cartuja futbol zelaian jokatutako finalean, Atletico Madril menderatu du, penalti jaurtiketetan, luzapena 2-2 amaitu eta gero.
Jokin Aperribay: “Nik beti uste izaten dut Reala faborito dela, baina aurkari oso zaila izango dugu aurrean”
EITBk Realaren presidentea elkarrizketatu du, larunbatean talde txuri-urdinak jokatuko duen Errege Kopako final handiaren harira. Aperribay baikor azaldu da, eta, halaber, mezu bat luzatu die zale guztiei: “Jendeak gozatzea espero dut”.
Donostia eta Gipuzkoa osoa, Cartujako festaren parte izateko prest
15:00etatik 01:00etara, Alderdi Eder Cartujako jai giroaren parte izango da. Donostian bi pantaila erraldoi jarriko dira partida ikusteko, Sevillarekin konektatzeko, eta ekitaldi eta ezustekoz beteriko programazioa izango da gozagai.
Aperribay: "Sarrerak izendunak dira, eta pertsona bakoitzak bere izena edo beste bat sartu ahal izango du"
Jokin Aperribayren prentsaurrekoa Kopako finaleko sarreren inguruan aritzeko
Realeko presidentea Anoetako prentsa aretoan agertuko da 16:00etatik aurrera, Kopako finaleko sarrerei buruzko azalpenak emateko.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Luis Sabalza eta Jokin Aperribay itxaropentsu Kopako aukera aprobetxatzeko
Luis Sabalza Osasunako presidenteak eta Jokin Aperribay Realeko presidenteak Getarian bazkaldu dute Anoetan jokatuko den Errege Kopako derbiaren aurretik. Espero bezala, bakoitzak bere taldea animatu du, Ligari begira motibatuko dituen garaipena lortzeko itxaropenarekin.
Matarazzok dio hasiera-hasieratik "oso lotura estua" sentitu zuela Realaren balioekin
Bestalde, Realaren presidenteak eta kirol-zuzendariak, Jokin Aperribayk eta Erik Bretosek, "talde berri bat eraiki" behar dela onartu dute talde txuri-urdinaren entrenatzaile berriaren aurkezpenean.
Jokin Aperribay: "Bilakaera, exijentzia eta konfiantza; horiek dira hitz gakoak, emaitza onak lortzeko"
Realeko Akziodunen Batzar Nagusia amaituta, Realeko presidenteak EITBrekin hitz egin du. Aperribayk nabarmendu du nola, “kudeaketa erraza ez bada ere”, Gipuzkoako kluba, “azken urteotan, emaitza ekonomiko onak lortzen ari den”.
Realak 160 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025-2026 denboraldirako
Zenbateko errekorra da hori. Realak, 2024-2025eko ekitaldian, 16,9 milioiko superabita izan zuen, eta aurreikuspena da 2025-2026koan beste 17,8 milioi irabaztea.